Aginagako sagardotegira joango dira Baigerakoak

Uztarria.eus 2010ko mar. 18a, 10:03

Martxoaren 24an egingo dute irteera

Martxoaren 22a baino lehen eman behar da izena Baigerako bulegoan

Baigerakoek martxoaren 24rako, asteazkenerako, antolatu dute Aginagako sagardotegira irteera. Askaria egingo dute bertan eta Berdura plaza atzetik (Caja Rural paretik) irtengo du autobusak 16:30ean.

Izena martxoaren 22a baino lehen eman behar da, Baigerako bulegoan, 10:30ak eta 12:30ak bitartean. Irteerara joan nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte.