Haur masaje ikastaroa antolatu du Ikasberrik

Urola Kostako Hitza 2010ko mar. 18a, 10:03

.0 eta 1 urte bitarteko haurren gurasoentzat da ikastaroa

Martxoaren 22a bitartean eman daiteke izena

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak haur masaje ikastaroa antolatu du 0-1 urte bitarteko umeen gurasoentzat.

Nerea Mendizabal irakasle dela, apirilaren 13tik maiatzaren 11 bitartean bi orduko bost saio egingo dituzte. Asteartetan izango dira saioak 17:30etik 19:30era.

Martxoaren 22a bitartean eman daiteke izena, 943 151246 telefonoan edo ikastetxeko idazkaritzan. Ikastolako gurasoentzat matrikula 60 eurokoa izango da, eta gainontzekoentzat, 85 euro.