Mikel Labaka bizkarreko ornuak hautsita itzuli da Salamancatik

Uztarria.eus 2010ko mar. 17a, 12:03

Salamanca futbol taldeko jokalari batek eman zion kolpea

Ondorioz, hilabete bat edo bi egon beharko du errekuperatzen

Azken albistea (martxoak 17, 16:05). 2012 arte luzatu du kontratua

Mikel Labaka Realeko jokalariak min hartu zuen pasa den igandean, talde donostiarrak Salamancaren aurka jokatu zuen partidan.

Salamanca futbol taldeko jokalari batek eman zion kolpearen ondorioz, bizkarreko ornuak ditu hautsita. Hori dela eta, pare bat hilabetean ezingo du jokatu azpeitiarrak. Errekuperatzeko, fisioterapia eta beretzat prestatutako ariketak egin beharko ditu datozen egunetan.

Azken albistea (martxoak 17, 16:15). 2012 arte luzatu du kontratua Labakak. Realak gaur arratsaldean jakinarazi du beste urtebetez luzatu diola kontratua Mikel Labakari. 2011ko ekainaren 30era arteko kontratua zeukan lehen jokalariak; 2012ra luzatu dute, beraz.

Labaka bere zazpigarren denboraldia ari da egiten Realeko lehen taldean. 2004ko urrian egin zuen debuta, Mallorcaren aurka. 160 partidatan jokatu du eta 11 gol sartu ditu.

Aurtengo abuztuan 30 urte egingo ditu.