2010eko udalekuetan izena emateko epea ireki dute

Uztarria.eus 2010ko api. 22a, 13:04

Gipuzkoako Foru Aldundiak 14 eta 17 urteko gaztetxoentzat antolatu ditu udalekuak

.14 eta 17 urte bitartekoentzat apirilaren 29a izango da izena emateko azken eguna

Gipuzkoako Foru Aldundiak 14 eta 17 urte bitartekoentzat antolatzen dituen udalekuetan izena emateko epea apirilaren 21etik 29ra bitartean izango da.

Izena eman edo informazio eskuratu nahi duenak Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoan (943 15 71 60), Foru Aldundiko Bulegoan edo www.gipuzkoa.net/oporraldi webgunean egin dezake.

Plazen zozketa, maiatzaren 14an egingo da jendearen eta notarioaren aurrean.