Kontsumitzaile taldea sortzeko asmoz hitzaldia antolatu dute gaurko

Urola Kostako Hitza 2010ko mar. 12a, 12:03

Biolurren ekimenez egingo da solasaldia gaur, 18:30ean, Sindikatu Zaharrean

Nekazaritza ekologikoaren eta kontsumo taldeen inguruan hitz egingo dute

Azpeitian kontsumo taldea jarri nahi dute martxan. Horren harira, hitzaldia antolatu du Biolurrek gaurko. Solasaldia 18:30ean izango da, Sindikatu Zaharrean. "Dagoeneko Azpeitia eta inguruko baserritarrak ekimenean parte hartzeko prest daude, eta orain kontsumitzaileen txanda da", adierazi dute hitzaldiaren antolatzaileek.

Nekazaritza ekologikoaren eta kontsumo taldeen inguruan hitz egingo dute, eta martxan dauden beste kontsumo talde batzuk aurkeztuko dituzte: Arrasateko Askasibar eta Usurbiltzen. Azpeitiko kontsumo taldean parte hartzeko prest dauden baserritarrak ere bertan izango dira.