Hezitzaile bat behar dute gaztelekurako

Urola Kostako Hitza 2010ko mar. 4a, 10:03

Astean bederatzi orduko kontratua izango da

Interesa dutenek jauzika@gmail.com helbidera bidali behar dute curriculuma

Jauzika Heziketa Elkarteak hezitzaile bat behar du Azpeitiko gaztelekuan lan egiteko. Kontratua astean bederatzi ordukoa izango da.

Lan horretarako, euskaraz jakitea derrigorrezkoa da eta Gizarte arloko ikasketak izatea baloratuko dute. Interesa dutenek, curriculuma honako helbidera bidali behar dute lehenbailehen: jauzika@gmail.com.