2009ko aurrekontuaren luzapena hizpide, osteguneko udalbatzarrean

Urola Kostako Hitza 2010ko mar. 3a, 10:03

Bilkura 20:00etan izango da, batzar aretoan

Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala ere onaturko dute

Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra deitu dute bihar arratsalderako; hitzordua 20:00etan jarri dute, udal batzar aretoan. Guztira, zortzi gai tratatuko ditu udalbatzak, aurreko bilkuraren akta onartzeko eta galdera-erreguen atalak barne. Biharko bilkuran, batez ere, 2009ko ekitaldiko aurrekontuaren luzapenaren eta hainbat kreditu aldaketen ingurukoa izango da. Nolabait esateko, kredituen aldaketen berri emago dute udal agintariek.

Gainerakoan, honako gai hauek ere jarriko dituzte mahai gainean: euskararen erabilera gehitzeko asmoz, Azpeitiko Udalaren eta Gipuzkoa Donostia Kutxaren arteko hitzarmena onartzea; Urrestilla auzoko Altuna eremuko kale berriari izena ematea; eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuan Gaineko Zergaren ordainketak zehazteko funtsezko osagaiak arautzen dituen zerga agintaraudia egokitzea (haserako onarpena).

Azkenik, eta tokian tokiko udal bilkuretan egiten ari diren bezalaxe, martxoaren 8an izango den Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala onartuko dute.