Martxoaren 8ko egitarauak Mundu Martxarekin bat egingo du

Urola Kostako Hitza 2010ko mar. 2a, 19:03
Koordinadora Feministako kideak Mundu Martxa iragartzen duten kartelekin.

Larunbatean autokarabana egingo dute Oriotik Azkoitiraino

Iluntzean, berriz, txotx feminista izango da Azpeitiko Gaztetxean

Urola Kostako Koordinadora Feministak Emakumeen Mundu Martxaren ildotik antolatu du Emakumearen Nazioarteko Eguneko egitaraua. Hain justu ere, Emakumeen Mundu Martxaren inguruko hitzaldiarekin eta argazki erakusketarekin ekingo diote martxoaren 8ko hitzorduei; ekitaldia bihar arratsaldean izango da, 20:00etan, Orioko Kultur Etxean. Azpeitian ere hainbat ekimen antolatu dituzte, txotx feminista edota film emanaldiak, esaterako.

Emakumeen Mundu Martxa nazioarte mailako mugimendua da, eta mugimendu horren baitan, emakume taldeek eta talde feministek "emakumeon kontrako indarkeria eta pobreziarekin bukatzeko" lan egiten dute. 2010 arrazoi martxan jarraitzeko! lelopean abiatuko da aurtengo Munduko Martxa, eta lau atal jorratuko dituzte; Urola Kostan batez ere bi ardatz hartuko dituzte kontuan: batetik, indarkeria eta bestetik, prekarietatea. Izan ere, emakumeen aurkako indarkeria "giza eskubideen urraketa larrienetakoa eta hedatuenetakoa" da eta prekarietateak, era berean, oraindik ere "emakume aurpegia" du: "Egun sexuaren araberako lan banaketan oinarritzen den eredu ekonomiko neoliberala eta patriarkala dugu".

Autokarabana eta furgoneta

Eskualdeko herri bakoitzak egitarau propioa izango duen arren, jarduera bateratuak ere deitu dituzte. Datorren larunbatean, esaterako, autokarabana egingo dute Oriotik Azkoitira; Orioko hondartzatik abiatuko dira, 10:00etan, eta ondoren, hamaiketakoa egingo dute Azkoitin. Bestalde, martxoaren 11n, Mundu Martxako furgoneta Zarautzera iritsiko da eta bi egun geroago, Iruñean bukatuko du bere ibilbidea; eta eskualdetik autobusak antolatu dituzte, martxaren bukaerarekin bat egiteko. Horiez gain, eta urtero bezalaxe, elkarretaratze ekitaldirik ez da faltako martxoaren 8an bertan.

Egitaraua

Azkoitia

Martxoak 8, astelehena.

  • Goizean zehar, elkarretaratzea ikastetxeetan.
  • 19:30ean, elkarretaratzea elizaren atarian.
  • 21:00etana, filma; Kultur Etxean.

Azpeitia

Martxoak 6, larunbata.

  • 20:30ean, txotx feminista eta kontzertuak; Gaztetxean.

Martxoak 7, igandea.

  • Emakumeok paretak margotzera!

Martxoak 8, astelehena.

  • Goizean zehar, elkarretaratzea ikastetxeetan.
  • 19:30ean, elkarretaratzea eta ekitaldia herriko plazan.

Martxoak 9, asteartea.

  • 21:30ean, Zine-klubarekin elkarlanean, Clean film emanaldia; Betharram aretoan.

Martxoak 10, asteazkena.

  • 19:30ean, emakume gazteekin solasaldia; Gaztetxean.

Orio

Martxoak 3, bihar.

  • 20:00etan, Emakumeon Mundu Martxari buruzko hitzaldi eta argazki erakusketa, Emaginen eskutik; Kultur Etxean.

Martxoak 5, ostirala.

  • 22:00etan, Agua con sal film emanaldia eta solasaldia; Kultur Etxean.

Martxoak 8, astelehena.

  • 20:00etan, elkarretaratzea herriko plazan.

Zarautz

Martxoak 3, asteazkena.

  • 19:00etan, Elkar kontatuz hitzaldia; Euskalduna tabernan.

Martxoak 5, ostirala.

  • 22:30ean, Sorgin Gaua; Putzuzulo gaztetxean.

Martxoak 6, larunbata.

  • 12:30ean, Manifestazioa Musika Plazatik abiatuta.
  • 14:00etan, emakume bazkaria; Musika Plazan.
  • 22:00etan, kontzertu emanaldia; Gaztetxean.

Martxoak 7, igandea.

  • 18:30ean, Angeles de hierro film emanaldia; Putzuzulo gaztetxean.

Martxoak 8, astelehena.

  • 18:30ean, ekitaldia Zarauzko Damaren parean.

Martxoak 11, osteguna.

  • 12:00etatik 15:00etara, Mundu Martxako furgoneta Zarautzera iritsiko da.

-13:00etan, ekitaldia udaletxe aurrean eta, ondoren, mokadutxoak dastatzeko aukera.

Zestoa

Martxoak 5, ostirala.

  • 21:00etan, antzerki emanaldia; Kultur Etxean.

Martxoak 8, astelehena.

  • 19:30ean, elkarretaratzea plazan.

Martxoak 12, ostirala.

  • 21:30ean, herri afaria; Arkupetan.

Zumaia

Martxoak 6, larunbata.

  • 19:30ean, poteoa gaztetxetik eta, ondoren, luntxa eta kontzertuak.

Martxoak 8, astelehena.

  • Goizean zehar, elkarretaratzea ikastetxeetan.

-18:00etan, autodefentsa tailerra; Gaztetxean.

  • 20:00etan, elkarretaratzea Magnolio parean.