Maratoi erdirako izen-emate epea larunbat honetan zabalduko da

Uztarria.eus 2010ko ots. 26a, 12:02

Martxoaren 27an izango da Diego Garciaren omenezko maratoi erdia

Izena, Azpeitiko Aradi eta Aitzaki kirol dendetan edo Azkoitian Plaza-berri sporten eman daiteke

XVII. Azpeitia-Azkoitia maratoi erdia martxoaren 27an egingo da, 16:30etik aurrera, eta bihartik aurrera, otsailaren 27tik aurrera, Azpeitiko eta Azkoitiko zenbait dendetan izena emateko epea zabalduko dute. Azpeitian, Aradi eta Aitzaki kirolaken. Azkoitian, berriz, Plaza-berri sport dendan.

Izena 20 euroren truke eman ahal izango da eta martxoaren 16a baino lehen ematen dutenek dortsal pertsonalizatua izango dute.

Aurtengo edizioa ere Diego Garcia zenaren omenezko maratoi erdia izango da.