Aizkolarien Binakako Txapelketako finalak jokatuko dituzte etzi

Urola Kostako Hitza 2010ko ots. 25a, 10:02

Urrezkoen mailan Larretxea aita-semeak Olasagastiren eta Etxebesteren aurka ariko dira

Izarraitz pilotalekuan izango dira finalak, 20:00etatik aurrera

Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketako finalak jokatuko dira larunbatean, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, 20:00etan hasita.

Urrezko mailan Donato Larretxea eta Oihan Larretxea aitasemeak Joxemari Olasagasti eta Joxe Etxebesteren kontra ariko dira. Hauek egin beharko duten lana honakoa da: 30 enbor sei izakeratan.

Zilarrezkoen mailan, berriz, Saralegi I.a eta Olano Mugerza II.a eta Mugerza III.aren kontra ariko dira. Hauen lana, 24 enbor bost izakeratan izango da.