Ireki dute berriro Baigera I

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2010ko ots. 24a, 11:02
Atzo arratsaldean hainbat edadetu bildu zen Baigerako tabernan. (Olatz Prat)

Lanak atzeratu ostean, atzo zabaldu zuten

Tabernak kudeatzaile berriak ditu eta igeltserotza eta margolanak Udalaren Auzolan programako kideek egin dituzte

Atzo arratsaldean zabaldu zuten Baigera I, egun batzuetan itxita egon ondoren. Otsailaren hasieran irekitzea "aurreikusten": http://www.uztarria.com/albistiek/1265973264 bazuten ere, lanak luzatu eta atzo ireki zuten berriro.

Itxura berria ez ezik, kudeatzaile berriak ere baditu tabernak, ostalaritzan eskarmentua duten hiru emakumek hartu baitute ardura. Igeltserotzako lanak eta margolanak Udalaren Auzolan programan ibili diren zortzi lagunek egin dituzte.