Alaia Martinek lortu du Erniarraitz Sariketako finalerako txartela

Urola Kostako Hitza 2010ko ots. 22a, 12:02
Alaia Martin bertsolariak Domusa enpresako Pello Aizpururen eskutik jaso zuen lehen kanporaketako txapeldunaren saria

Bertsolari gazteen txapelketako lehen kanporaketa ostiralean jokatu zen, Betharrametan

Erniarraitz Sariketako bigarren kanporaketa ostiralean, otsailaren 26an, Azkoitiko Kultur Etxean jokatuko da

Alaia Martin oiartzuarrak lortu zituen puntu gehien ostiralean Azpeitiko Betharrametan jokatu zen Erniarraitz Sariketako lehen kanporaketan. Horri esker, txapelketako finalean parte-hartzeko txartela lortu du. Martinekin batera aritu ziren beste bertsolariak, Beñat Iguaran, Eneritz Arzallus, Arnaitz Lasarte, Endika Igarzabal eta Maddi Gallastegi izan ziren. Aurkezle lanak Beñat Lizasok egin zituen. Betharrametako aretoa dena bete zen atzo; 120 lagun inguru bildu zen han.

Azpeitiko Betharrametako aretoan jokatu zen Erniarraitz Sariketako lehen kanporaketan honela gelditu zen sailkapena:

.1. Alaia Martin (Oiartzun), 217,5 punturekin.

.2. Beñat Iguaran (Villabona), 214,5 punturekin.

.3. Eneritz Arzallus (Errezil), 206 punturekin.

.4. Arnaitz Lasarte (Hernani), 184,5 punturekin.

.5. Endika Igarzabal (Gabiria), 177 punturekin.

.6. Maddi Gallastegi (Zumaia), 166 punturekin.

Erniarraitz Sariketako bigarren kanporaketa ostiralean, otsailaren 26an, Azkoitiko Kultur Etxean jokatuko da, 22:00etan hasita. Han ariko diren bertsolariak honakoak dira: Hodei Iruretagoiena (Zarautz), Mikel Olaizola (Elgoibar), Mikel Artola (Alegia), Maialen Velarde (Zumaia), Eneritz Artetxe (Azkoitia) eta Josu Oiartzabal (Azpeitia). Aurkezle lanak Leire Ostolazak egingo ditu.