'Egunkaria libre!' kartelak kendu dituzte

Enekoitz Esnaola ('Egunkaria'-ko azpeitiar langile ohien eta 'Berria'-koen izenean) 2010ko ots. 14a, 11:02

Atzo (larunbata) arratsaldean jarri genituen parte zaharrean, ohiko tokietan, baina gaur goizean batere ez zegoen

Udaltzaingoak ez digu argibiderik eman

Atzo (larunbata) arratsaldean Egunkaria libre! kartelak jarri genituen Azpeitiko parte zaharrean, pare bat dozena, han eta hemen, zelorekin. Izan ere, Egunkaria-ren kontrako epaiketa bukatuta dagoen arren, epaia ez dute eman oraindik eta euskarazko kazeta aldarrikatu beharra dago eta auzipetuen absoluzioa exijitu.

Baina, hara!: gaur goizean kalera irten hamarretan, eta Egunkaria libre! kartel denak kenduta zeuden. Udaltzainburua Plaza Txikian ikusi eta galdetu diot ea ba al dakien zergatik kendu dituzten, beraiek kendu al dituzten. Esan dit Hispanoneko horman kartelak jartzeko debekua emana duela alkateak. Bale, ez nekiela, baina han ez ezik, beste hainbat lekutan jarri genituela, ohiko tokietan, eta ez dagoela batere. Halako kontuetarako enkargatua den zinegotziari galdetzeko, udaltzainburuaren erantzuna. Galdetuko diogu ba, ea Udalak eman duen ordu gutxi batzuk lehenago jarritako kartelak erretiratzeko agindua (oharra: beste kartel eta pankarta batzuk ere kendu dituzte).

Leloak dioena aldarrikatu behar: Munduan libre bizi ahal izateko Egunkaria libre munduan bizi ahal izateko.