Joxe Agirre, BECeko oholtzatik Orkatzekora

Uztarria.eus | Kultura
2010ko ots. 5a, 11:02

Gaur gauean Orkatzen egingo duten Ikiaaaarriya saioan Jon Maiak ez du kantatuko

Haren ordez, Joxe Agirrek abestuko du, Fredi Paya, Xabier Silveira, Nekane Zinkunegi eta Iker Zubeldiarekin

Gaur gauean, Orkatz Kultur Elkarteak antolatuta, Ikiaaaarriya bertso saioa izango da Orkatz tabernan, 22:30ean hasita. Hasieran iragarritako kartelean aldaketa bat izan da: Jon Maiaren partez Joxe Agirre ariko da.

Bertsolari Txapelketa Nagusian BECen, abenduaren 13an, Maialen Lujanbiori txapela jantzi zion Agirrek. Ondoren, lau bertso kantatu zituen han bildu ziren milaka entzuleen harridurarako.

Gaur BECeko oholtzan ez, Orkatzekoan abestuko du, Fredi Paya, Xabier Silveira, Nekane Zinkunegi eta Iker Zubeldiarekin.

Bidali:  

Erantzunak

IrekiAteak | 2010-02-06 : 10:02

Joxe, benetan IKIAAAARRIYE zea.
Atzokoan ere erakutsi zenuen zure kategoria. Jendea liluratuta utzi zenuen zure bertsokerarekin.
Joxe, segi holaxe urte askuen! Hi bezelako asko eztituk eta geratzen!

santue | 2010-02-06 : 10:02

ta ze iruitu silveiran aktuaziyue?

aitor | 2010-02-06 : 12:02

atzo silveira lotsagarri, bertsotan gaixki, joxei errespetue faltaz..... NO COMENT!!

Juanito | 2010-02-06 : 13:02

Lotsagarriye

santue | 2010-02-06 : 14:02

zuekin erabat ados
ez bertso natulik, ez rimaik, gayetik at (botatzezunak gaye zakela konsideratze bada)...ta okerrena bai publikuei ta bai beste bertsolayei errespetu falta haundiye

Anam | 2010-02-06 : 16:02

Letu al zenuten Berrian lehenguen karta hau? Hori egurre Silveirai!

http://paperekoa.berria.info/iritzia/2010-02-03/006/007/Zuzendariari._Jasamenaren_langa_gorago_jaso_ezinda_nagok_Silveira_Afganistan_eta_Palestina_Krisi_garaian_euroak_bueltaka_gurean.htm

baita | 2010-02-07 : 20:02

Ikarriya hoixen ikarriya!
Aspaldin bertso saio bat ikusi gabe eta Silveira tartien bada beste puxketin ez ikusteko moduko saioa.
Nere animo haundiyena Nekanei ze, meritu earrak dauzkezu oien ondun nola eman zenun saiue! eta ze esanik ez Joxe Agirrei oso ondo mantendu zala zirko horren barruen!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu