Azpeitiko errepikagailuan bonba jartzea egozten diete bost atxiloturi

Urola Kostako Hitza | Politika
2010ko urt. 27a, 10:01

ETArekin lotura izatea leporatuta, bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Gipuzkoan eta Bizkaian

2008an Erloko hedagailuan lehertu zen bonba jarri izana leporatzen diete atxilotuei

Atzo bost lagun atxilotu zituen Ertzaintzak Ondarroan, Gizaburuagan, Mutrikun eta Deban, bostak ETArekin zerikusia izatea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresek eman ditu operazioaren inguruko zenbait xehetasun, eta 2008ko irailaren 21ean ETAk Ondarroako ertzainetxearen kontra bonba-autoz egindako atentatuarekin zerikusia izateaz gain, 2008ko iraileko beste eraso batzurekin ere lotu dituzte atxilotuak: besteak beste, Azpeitiako telebista errepikagailua lehertaraztea egotzi diete.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu