Kazetaritzako intrusismo laboralarekin amaitu beharra

Alex Silva (Sustatu.com) 2010ko urt. 22a, 10:01

Ez dakit zergatik, baina kazetarion edo informazioan adituon lana, esfortzua eta nekea ez dira kontutan hartzen, ez dira baloratzen. Intrusismo laboral gehien duen ogibideetako bat dela esan dezakegu. Baina okerrena ez da intrusismoa, baizik intruso hauek kazetari estatusa hartzen dutela, eta iritzi publikoak kazetariez duten irudia okertzen dutela.

Azken estatistikek diote kazetariok fama txarra dugula gizartean. Hein handi batean intruso hauei esker da. Pertsona batek irakasletza karrera egiten duenean, irakasle bilakatzen da; baina irakasletza ikasketak egin gabe haurrekin lan egiten badu, hezitzaile deitzen diogu. Zergatik desberdintasun hori? Ikasketak medio?

Agian kazetariekin berdina egin beharko da, ezta? Pertsona batek egunkari batean idazteak kazetari bihurtzen du? Informazioan adituak sortzeko ikasketa unibertsitarioak daudela jakinda, ezin da horrelako adierazpen bat defendatu. Zenbait egunkarik sen onez jokatu dute horrelako egoeren aurrean:

-Informazioan aditu titulua dutenak kazetariak dira

-Titulua ez dutenak kolaboratzaileak dira beraien hedabideetan.

Legislatu beharra

Azkenean, horrelako aldaketak erreal egiteko legeetan plasmatu behar dira. Agian kazetariak abokatuak bezala kolegiatu egin behar dira. Hori da legalki erarik errazena intrusismo laborala ekiditeko. Ondoren kontratazioak egiteko kolegiatuta egotea eskatu behar da.

Denok idazten dakigu eta denok hitz egiten dakigu. Nahikoa al da hitz egiten eta idazten jakitea kazetari izateko? Adierazpen hori onartzen badugu unibertsitate ikasketan alferrikakoak direla onartzen dugu. Bestalde, ongi hitz egin, ongi idatzi,balore informatiboak markatu eta komunikazioa ahalbideratzeko ikasketak eta prestakuntza behar dela badiogu, intrusismoa ekiditearen alde egon behar dugu, hau da: kolegiatzearen alde.