Badator danbor hotsa

Uztarria.eus | Festak
2010ko urt. 19a, 12:01

Iaz bezala, bakearen eta konponbidearen aldeko aldarria egin eta minutuko isilunea egingo da plazan

Biharko banderaren jaitsieran Sanjuandegiko Loiolabide Zahar talde berriak hartuko du parte

Ikusi 2010eko helduen danborradako irudiak: bilduma I, bilduma II eta bilduma III

Loiolabide Zahar taldeko danborjoleek bihar estreinatuko dute sukaldari jantzia.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Sansebastianak helduen danborradarekin hasiko dira gaur gauean. Aurtengoa 53. danborrada izango da, eta 22 taldek hartuko dute parte. Horiez gain, herriko Musika Banda eta gastadoreek ere hartu dute parte festan.

22:15ean abiatuko dira danborjoleak Olazko Amaren plazatik, eta kalez kale ibiliko dira. Tartean, Soreasuko Sebastian Donearen parrokia aurrean gelditu eta bi pieza joko dituzte bandaren laguntzarekin: Sebastian martxa eta Soreasuko Sebastian. Danborrada bukatu aurretik herriko plazan bilduko dira talde guztiak, eta, gauerdian, Sebastian martxa entzuten den bitartean igoko dute bandera udaletxean.

Bakearen eta konponbidearen alde

Azken urteetan (iaz ez) Amnistiaren Aldeko Mugimenduak proposatu eta danbor taldeen artean onartutako testua irakurri ohi izan da. Iaz, herriko egoera zela medio, ez zen testurik irakurri; minutuko isilunea egin zuten talde bakoitzeko zuzendariak Konponbidea. Elkarrizketa. Euskal Herria. Hitza eta erabakia. Bakea. leloa zuen pankartari eusten zion bitartean. Aurten ere, iaz bezala, danborrada plazan den bitartean ez dute testurik irakurriko. Hainbat gora beheraren ostean, atzo, lehengo urteko moduan, bakearen eta konponbidearen aldeko minutuko isilunea egitea erabaki zuten danbor taldeetako ordezkariek.

Illarramendiri oroigarria

Aurten, Udaleko Festa Batzordeak Pedro Illarramendi herritarra omenduko du danborradan 50 urtean zuzendari ibili delako. San Sebastian bezperan jasoko du oroigarria udaletxeko balkoian. Illarramendiren ustez oroigarri honek "50 urtetako lana biltzen du". Illarramendik, 1956an, lehenengo danborrada egin zenean, Oargi taldeko zuzendari irten zen. Orduz geroztik, duela bi urtera arte, Alkartasunako zuzendari izan zen. Aurreko urtean danborra jotzen hasi zen eta aurten ere danborra jotzen irtengo du Alkartasuna taldean. Haren ordez, Karlos Iriarte izango da zuzendari berria eta Illarramendik Uztarria-ri jakinarazi dionez "gustura nago zuzendari berriarekin; zuzentzerako orduan oso keinu politak eta adierazkorrak ditu, asko transmititzen du".

Soreasuko Sebastian piezak 25 urte

Soreasuko Sebastian pieza 1986ko helduen danborradan jo zuten aurreneko aldiz. Gaur, 25 urte beteko ditu Jose Luis Frantzesena azpeitiarrak konposatutako abestiak, eta 25. aldiz joko dute bai Parrokian eta baita herriko plazan ere.

San Sebastian eguna

Bihar, San Sebastian egunean, danborradak jarraipena izango du. Goizean Ardozaleak eta Gure Ametsa taldeetako kideek herriko kaleak alaituko dituzte musika bandaren laguntzarekin. Ondoren, parrokiatik prozesioa egingo dute.

12:30ean, haurren danborradaren txanda izango da. 500 haurrek baino gehiagok hartuko dute parte eta hamaika talde izango dira. Naiara Goenagak Imanol Eliasen laguntzarekin diseinatutako karroza ere izango da danbor taldeen atzetik. Karrozaren gaia Azpeitia, 700. urteurrena izango da. Bertan, Itsasi dantza taldeko haurrak joango dira.

Gauean, berriz, festei bukaera emateko bandera jaitsiera egingo dute. 23:15ean hasita kalez kale ibiliko dira Txalintxo, Arauntza, Sanjuandegi, Izarraitz Txoko eta Sanjuandegiko Loiolabide Zahar taldeak, eta ondoren plazan bandera jaitsiko dute sansebastianetako doinuen laguntzarekin.

Loiolabide Zahar taldearentzat danborradan parte hartzen duen lehenengo aldia izango da. 46 danbor jole, zuzendari handi eta txiki bana, bi kantinera eta banderaduna ibiliko dira herriko kaleetan bandera jaitsi aurretik. Azken talde horrek prest du sukaldari jantzia.

Hona sansebastianetako egitaraua:

SANSEBASTIANETAKO EGITARAUA

Urtarrilak 19, gaur. San Sebastian bezpera

22:15.Helduen danborrada. Olazko Amaren plazatik irtenda.

24:00.Herriko plazan, danborradako doinuak joko dituzte helduen danborradako taldeek.

00:30.Zo Zongo Perkushow taldearen kalejira.

Urtarrilak 20, bihar. San Sebastian Eguna

09:30.Izarraitz txistulari taldearen eta Musika Bandaren goizeresia. Ardozaleak eta Gure Ametsa danbor-jotzaileen taldeak.

10:15.Udalbatza udaletxetik Soreasuko

10:30.Prozesioa, kaleetan.

10:45.Meza nagusia, parrokian.

12:00.Sokamuturra, herriko plazan. Arno ganadutegiko zezenak aterako dituzte.

12:30.Haurren danborrada hasiko da, Aranetik.

16:00.Haurrentzako parkea, Olazko Amaren Plazan.

16:30.Sokamuturra. Erdikalean, herriko plazan, Goiko kalean, Errebalean, Hartzubian eta San Martingo Estratan, Done Jakue kalean, Elizkalean, Plaza Txikian eta Enparan kalean. Arnoko zezenak.

17:00.Aspeko pilotarien partidak, Izarraitz pilotalekuan. Lehengoa: Ongay eta Urberuaga Ibai Perezen eta Galarza VI.-aren kontra. Bigarrena, Bigarren Mailako Binakako Txapelketakoa: Saralegi eta Eskudero Berasaluze IX.-aren eta Larrinagaren kontra.

20:00.Zo Zongo Perkushow taldearen kalejira.

23:15.Bandera jaisteko danborradaren hasiera. Olazko Amaren plazatik irtengo dira eta honako ibilbidea egingo dute: Done Jakue kalea, Elizkalea, Enparan kalea, Erdikalea eta herriko plaza. Parte hartuko duten taldeak: Txalintxo, Arauntza, Sanjuandegi, Izarraitz Txoko eta Loiolabide Zahar eta Musika Banda.

24:00.Bandera jaitsiera, plazan

Bidali:  

Erantzunak

nekane | 2010-01-19 : 12:01

Uztarriai:
"Aurten ere ez da testurik irakurriko eta minutuko isilunea egingo da plazan" jarri duzue. "Festa eta aldarrikapena uztartuz, pankarta zabaldu eta minutuko ixilunea egingo da plazan" jarri zenezaketen. Edo eta; Euskal Herria, hitza ta erabakia, elkarrizketa, konponbidea, bakea, aldarrikatuko dute tanboroleek.
Danborradako taldeek aldarrikapena eta festa uztartzeko erabakia hartu dute beste behin. Azpititularra irakurrita beste zerbait dirudi. Modu batean edo bestean egin daiteke aldarrikapena eta festaren uztartzea. Zer garrantzia du beraz, testurik ez irakurtzeak?
Gatazka politikoaren ondorioak sufritzen dituzten guztiak gogoan: Euskal Herria, hitza ta erabakia, elkarrizketa, konponbidea, bakea.

nekane | 2010-01-19 : 15:01

Iñaki Errazkin alkate ohia izan zen ekimena proposatu zuena. Tanbor taldeek baizkeoa eman eta arraskastaz burutu zen aurreko urtean.
PNVk urteak daramatza aldarrikapenak zentsuratu nahian. Ertzaintza etorri izan da pankartak kentzera. Munizipalei aginduak eman izan dizkiete pankartak kentzeko.
Aurtengoan ere, saiatu da PNV tanborjoleen ekimena bertan behera uzten. Hala ere, festa eta aldarrikapena uztartuz, Euskal Herria, hitza ta erabakia, elkarrizketa, konponbidea, bakea, ixiltasunez ohiukatuko dute tanborjoleek.

Oruam | 2010-01-19 : 15:01

Beste behin festa eta politika dena nahastu egiten da, eta betiko moduan talde batzuek aldarrikapena egiten dute, baino talde guztiak dira?, nola erabaki dituzte talde horiek aldarrikapena egin edo ez? Batzuek ateratzen dira eta badirudi herri guztia dagoela aldarrikapen horien alde.
Terrorismoa sufritzen dituztenak gogoan. Euskal Herria, hitza eta erabakia, BAKEA

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2010-01-19 : 15:01

Informazioa osatu dugu dagoeneko. Eskerrik asko ekarpen periodistikoa egiteagatik.

Uztarria Komunikazio Taldea

JON | 2010-01-19 : 16:01

Nekane:
Ideiarik eztaken.Lengo urtien ezuan eon taldien adostasunik.Soziedade batzutako juntak erabaki ziaben,soziedadetan bozkarik egin gabe.Nik dakidanez bi tokitan bakarrik intzan bozketie ta biyetan ezezkue ertentzan.
Ta aurten antzekue indiabe,elkarte batzutatik bat aurkeztu ta danak errepresentatzen dituun itxurie in,beti bezela gezurretan.

Mendi | 2010-01-19 : 16:01

GEZURRAAAAAAAAA. Hau ez da daborjoleen ekimena, beti bezala, festak politizatu nahi dituztenena da.
Lotsagarria da beti bezela, festak ospatzerakoan, batzuk beraien festa motak inposatzea....
Zergaitik ez dezute antolatzen egun bat Batasunako tanborrada antolatzeko eta horrelako ikusiko da garbi zein den danbor zaleon nahia.
Eta Udala berriz ere farregarri, nola leike planteatu tanbor joleei 3 aukera;
amnistiaren textua irakurtzea, bakearen alde textu bat irakurtzea, eta hirugarren aukera tanborrada normal normal jotzea.
Betikoek aukera bat dute, eta pakea nahi dugunok bi aukeratatik bat aukeratu behar dugu.....hori da hori batzuk duten azkartasuna

azkoitiarra | 2010-01-19 : 16:01

Ondo pasa Azpeitiar dano eta Zorionak Osaba Pello...

erdikalekue | 2010-01-21 : 08:01

Lotsagarriye beti bezela aZpeitin iteyen festa danak bezela....

betibezela | 2010-01-21 : 13:01

erdikalekue lotssagarriyek? zb?
batzuk beaien aldarrikapen politiku in nai izen ta eztiyobelako uzten?
nei lotsagarriye iruitzezitekena pankartak t ya atzo etzeudeala
ze seguru PNVkuk izen baituan pankartak oindik or eongo ituala
t monigituek? ze ze intziabean ba beaien naye adierazi ziabean, hau da presuk etxin nai dituztela,zerdaukeba txarretik orrek?

naikuedeu | 2010-01-21 : 13:01

kokoteaino monigotikin ta han jartzeko esateiobenakin... noizko politikeoik gabeko festa batzuk?

euli | 2010-01-21 : 15:01

Nei oso ondo iruitze zat monigotiek ertetzie eta beayeke beayen banderoliekin tanborradiez disfrutatzie. Iruitze zat iñoi eztiyobela molestatzen. Baino ya tanborradan ixilik eotie politikietak ez. Politikiek festiekin eztake ze ikusik eta tanborradan jende gehiyegi dao danok ados jartzeko ixilune bateatik.

Mendi | 2010-01-21 : 17:01

Monigotik eta pankartak kanpoa, eta tanborradan politikie nahi dunak, bere tanborrada antola dezala, bainan beste danak pakean utzi.........

erdikalekue | 2010-01-21 : 20:01

zeoze aldarrikatzeiko organizau manifan bat eta uzten baizue ein pare bat buelta azpeititik esukal presoak ezanez buyaka megafonukin ta dantzan nai bazue.... bñ festak politizatzie azpeitin ohituratzat artuta zeok.,.. eta ori zuenj inposaketieatik dek ze herriko geyenak festa bakarrik nahi diau ein...ta ez kante puteik eman.. plaza osue josi kartelakin ixilik daudenin danak kantie eman bulleka....ortako organizau manifak ta deshaogau bñ ez guri inposau gure festak zuen modua pasatzie... presuek etzxaixkiunak inporta etzakeau kulpeik, ta etzakeau zuen politekeo gogo hori jasan bearrik!!

NafarKateakHautsi | 2010-01-21 : 22:01

Hire etxin baten batek Azpeitiye bortizki gorrotau ber dik hi bezelako engendro bat ateatzeko. Hire web orriyen jartzek hire amamak PP-i botatzeyola ta Mayor Oreja asko gustatze zakola. Ni datu batekin geau nauk eta nere familiko edadeko jendiei galdetuta gauza asko jakin dizkiat. Amama asko aipatzekela baino attitte ez. Ta nik bazakiat zeba.
Biziyen ezin dek jun jendiei "hijos de puta" eta "etarras" deitzen. Edukaziyo falta izugarriye eta pozoinez betetako hitzek dituk oyek.

NafarKateakHautsi | 2010-01-21 : 22:01

Zemouz jun dek aurtengo tanborradie "erdikalekue"? Etxeko epelin? kar kar kar kar!!

joxemari | 2010-01-22 : 10:01

Hasteko Nafarrak utsi bakean, oso gustoa zaudek dauden bezala, hi bezelako salbadore fatxa baten beharrik ez daukate.
Ezagutu diat Azpeitian HBko konzejala bere Aita azpeitiko alkate izan zena Francon denboran, eta horregatik ez da ezer gertatzen.
Oso ondo dakigu Azpeitiarrak zuek pertsona faltsuek eta gaiztoak zaretela.
"erdikalekue" kontuz ibili gentuza hauekin, ezagutu nuen azpeitiar langile bat, Francisco Machio, poteatzen ari zela bi lerdokei esateagatik, Amaian tabernan bi tiro kokotean eman zioten.
"erdikalekue" idazten deken ia gauz danakin gustiz ados nitziok hirekin, eta azpeitiar gehientsuek berdin pentsatsen dute, baino kontuz ibili fanatiko gaizto hauekin, gorrotoarekin pozoinduta zaudek eta.

gaztie | 2010-01-22 : 11:01

Esaldi "komodinak" areagotzen ari zaizkigu, "mass"en teknikek ez dute mugarik. Ez da "festak politizatzea", zure aldarriek behar duten oihartzuna izan ahal izateko leku eta fetxa egokiak aukeratzea baizik. Botereak esparru guztietatik propaganda zein manipulazio ezberdinak zabal ditzazke, kaleko jendeari ordea kalea besterik ez zaio gelditzen, momentuoro.
Zuetariko askok defendatuko luke egun hartan txakurrak solidarioak jipoitzera sartzea, edo atxilotzera, eta ondoren torturatzera.... askatasun eta bakearen defendatzeileak. Una grande y "limpia".
Erdikalekue faxismo itxutzailearen biktima bat besterik ez da (oraingoz), ez dakit nork ezarri dion baina horren gazte izanda pena besterik ez dit ematen. Bera defendatzen duzuen "heldueoi" kontuz jokatzeko eskatuko nizueke, gazte baten bizitzaz ari gara mintzatzen, eta beraz, honen etorkizunaz.
Aspaldiko partez gauza bat esango dizut erdikalekue, ez bota harri gehiago zeure teilatura. Garaiz zaude.

atsaldez | 2010-01-22 : 11:01

Hi joxemai aste hontan ze pelikula estrenatzeala esan dek?
Leno egoerie konplikaue dek, eztezagun eñ are konplikauo!! Francis for coppolan hurrena jarrita hao!!

JoxeJoxe2 | 2010-01-22 : 14:01

Bazekiat hemen idazten dezuten inork ez diola erdikalekuei ezer eingo, baino bea zein dan dakizutela insinuatzen dezuten bakoitzien otzikerie sartze zitek. Bazekiat ez dala zuen asmue amenazatzie, beraz kontu gehiokin ibili zaitezte gai hontaz hitzeitezuenien.
Ta mamuei buruz, hauen helburua gero ta jende gehiagok presoen eskubideak defendatzea bada, ideaik etzaukeabe jendearen sikologiari buruz.

gaztie | 2010-01-22 : 15:01

Hauen helburua ez da jende gehiagok presoen eskubideak defendatzea, dagozkien eskubide horiek bermatzeko aldarrikatzea baizik. Pena ematen didate bakoitzaren ideiak zehazteko hirugarrengoen ekintzetaz baliatzen diren pertsonak.
Jendearen sikologiaz asko jakin behar da herri bateko presoen eskubideak modu honetan urratu eta honen aurka agertzen direnen kontra honelako konplizitatea lortzeko. Urtetako manipulazio eta jeneralizazioak, gu baino neurri indartsuagoak dituzte pertsonen pentsaera moldatzeko.

JoxeJoxe2 | 2010-01-22 : 15:01

Eskubideak aldarrikatzeak besterik gabe ez dik ezertarako balio. Eskubide horiek bermatzea izan behar dik elburua. Ta eskubide horiek bermatzeko ez dik inongo mesederik egiten askontzat makabroak diren mamuen agerraldiak.
Nere ustez indar demostrazio bat gehiago dek presoen aldeko ekintza eraginkor bat baino.
"Jendearen sikologiaz asko jakin behar da herri bateko presoen eskubideak modu honetan urratu eta honen aurka agertzen direnen kontra honelako konplizitatea lortzeko. Urtetako manipulazio eta jeneralizazioak, gu baino neurri indartsuagoak dituzte pertsonen pentsaera moldatzeko."
Azken parrafo hortan arrazoi daukek, ta manipulazio horri aurre egiteko mamuek ez diate balio, juxtu kontrako efektua lortzen diate.

gaztie | 2010-01-22 : 16:01

Azken finean borroka garbiak (pazifikoak gainera) zikin margotzen ari zara. "Mamu makabroak?" Pikete solidarioak deituko nieke nik.
Nahi edo ez nahi, kaleko jendearen esku dagoen edozein borroka zikintzeko ez dute asko behar, edozein aldarrikapen "kontextutik" ateratzea oso erraza baita hauen helburuak segun eta zein diren.
Ez dago biolentziarik, ez inposaketarik, ez esaldi edo mezu "terroristarik", non jartzen duzue muga? Ez dago asmatzerik.

JoxeJoxe2 | 2010-01-22 : 17:01

Kuestio ez dek muga non jartzen degun. Kuestioa dek zein ekintzak zein ondorio duen. Ta mamuen ekintzak ez dik presoen eskubideen alde ezer egiten.
Ekintza guztiak berdinak ez direla ikusteko, adibide bat jarriko diat. Euskal Herriako rotondan egiten den enkartelada: Hi bahue kotxien epel epel eta hor ikusteituk presuen senidiek hotza txupatzen, asko zarek baino elakarreandik distantzi batea kokauta danak, eztituk ikusten talde bezela baizik eta norbanako bezela, hau halakon aitte dek, hau halakon lengusue. Ez haiz amenazauta sentitzen, alderantziz, oso bulnerable ikusteituk.Nahi ta nahi ez beraien lekuan jartze haiz.Neri behintzet bizkerretik eldu ta "animo, etzaudete bakarrik" esateko goue emate ziek.
Mamuek ikusteitutenien berriz auzo lotsa sentitzeiat.

gaztie | 2010-01-22 : 20:01

Nire iritziz guzti horiek sentimendu pertsonalak besterik ez dira. Normala da senideek ala-nolako empatia bat trasmititzea, arazoaren existentziaz jabetzen bazara behintzat. Ezin utzi ordea lan guztia senide eta kaltetuen esku.
Edozein manifestaziotan ere jendea amenazaturik sentitu ohi da, baita pankarta batengatik ere, edo argazki soil bat zintzilakatzeagatik. Kalea denean zure lanen esparrua beti izango da ekintzak gustatzen ez zaizkion norbait, ezin guztion gustura jokatu.
Borroka zikintzeaz.... lehen esandakoa erepikatuko dizut: "Pena ematen didate bakoitzaren ideiak zehazteko hirugarrengoen ekintzetaz baliatzen diren pertsonak".

betibezela | 2010-01-22 : 20:01

joxejoxe2 makarbuk zb iruitze zaixkik?
maskara puta bat jantzita zaukeabelako¿
ba nei normala iruitzezik maskarak janstie mamuz jantzita ertetzebenak ze mundu "libre" ontan elkartasune adieraztie askotan delitu izetek auek prekauziyuk artube izetetxibe beaiek herriyen nai dituzten lagun, senide t ezagunei elkardatasune adierazteko

jaione | 2010-01-23 : 09:01

joxe-joxe, ikusten dut leheneann ari zarela. Orain hotzikara sartzen zaizu erdikalekoari buruzko kontuak aipatzen dituzunean... Berak zer egin dezakeen pentsatzeak ez al dizu bildurrik ematen, ze, hemen bota dituenak bota ondoren nik ez nuke bere aurrean egon nahi...
Bai, Nire ustez utzi egin behar zenioke denekin ondo gelditzeko zure asmo horri. Erdikalekoa eta bere lagunek botatzen dituzten komentarioei, gureei bezala erantzuten hasten zarenean hasiko naiz zuri sinisten. Bitartean, horixe, eman nahi duzun ezkertiar, demokrata, pakezale, ulerkoi, solidario itxura gezurra dela ziur nago. Denok ere argiago hitzegingo bagenu...

JoxeJoxe2 | 2010-01-23 : 10:01

Jaione, Erdikalekoari buruz hitzegiteari utzi beharko genioke. Egia bada 15 urteko ume bat dala,esfortzu txiki bat egizue eta erderaz esaten dan bezala " a pasar pagina".
Ta egia da ezker abertzalearen jarrera kritikatzen dudala batizbat, izan ere aldaketa ezker abertzalearen eskutik bakarrik etorriko dala uste det. Agian hemendik hillabete batzutara beste alde batzuei tokatuko zaie mugitu beharra ta orduan zihuraski eztabaida interesgarriagoak sortuko dira beste alderdi batzuen inguruan.

jaione | 2010-01-23 : 13:01

Erdikalekoa nor den nik arrastorik ere ez daukat, ezta inportarik ere, egia esan. Horrelako pertsona batek badakit niri onik ez didala ekarriko. Pakean utzi, berak berdina egiten duenean izango da. Dena den, berari edo berari buruz, berak ez bezala, errespetua erabili dut. Baina erdikalekoa adibide bat zen. Hemen bere pareko astakeriak bota dituenik bada, zuk ezer asko esan gabe utzi dituzunak, ia denak, esango nuke.
"Agian hemendik hillabete batzutara beste alde batzuei tokatuko zaie mugitu beharra ta orduan zihuraski eztabaida interesgarriagoak sortuko dira beste alderdi batzuen inguruan".
Ze esan nahi duzu horrekin, ezker abertzaleari bakarrik tokatzen zaiola mugitzea, edo bera mugitzen dela, eztabaida interesgarria sortu delako ematen diozula egurra...? Eztakit, ia ziur nagoen gauza bakarra, bakoitza bere iritziarekin geldituko garela, ni biolentoen defendatzaile irudiarekin eta zu berriz onenaren pare, eskubide guztien defendatzaile bezela...

erdikalekue | 2010-01-24 : 22:01

aber aber, amen gauzak aklaraukoixkiau... nik ezan dixkiaten gauzak ondo o gaxki artu bakizu bakoitzek zer ein..ondo artuezuenak onein ta bestiei or konpon... (beste zeoze ez ezateatik..) eta gero beste honek blog o beste hori daukena beak ta nik bazakiau bi tipo diferente gaitukela, xinistu o ez zuek ikuzi... bñ nik ya aitu diat ume baten izena ta dana atea dezuela... oso tristie dek! atsaldez o jaione o irekiateak o azpeitin izenak zeba eztituzue ateatzen??? amen bakoitzek bere iritziye zakeau ta jodiu o ez errespetau inber dek... ta tipo honek bere bolg baten naikena idaztie zaukek, zeozeatik berie dek eta... bñ arritzeziek 15 urteko "ume" batek ola idaztie... bñ ezan naiatena dek nik ezandakuek ez gehitzeko blog hori idatzi dikenai, ze naikue aikoek hauantatzen o bere hiritziye idazteatik.... ta beste gauza bat nik blog bat eukiko banian enian erderaz idatziko "pueblo maldito" ta olakuek... ni euskaldune nauk presuek gorrotatzeixkikena... bñ euskaldune!! amen zuek bakarrik etzeate euskaldunek ni ta neure familiye euskaldunek gaituk o amen euskaldune izeteko hiltzayiek defendiuber dixkiau?? (aber amen zeñek zauzkeken 15 urte?)
nafarkateakhautsi: hik bai badauzkek 15 urte o gutxiyo mentalidadez... hire familiko jendiei galdeuta gauzataz enterau haizekela zertan ayaiz?? detectibiena iten eo?? dixkuauta eongo bahaiz zer?? errugabeko mutil batei ostiyena jotzen haziber aldiok??? hire nicke ikuzita ze familiye naparra dakek?? nik ezautzeiat 15 urteko tipo baten atte leitzakue dek ta hik ezateituken lerdokeieatik arena junber diat ostiyena jotzea?? lagayok hintz fonduen porro xarrai ta kalimotxuei ematiei ta intzak zeoze prduktibue hire biziyekin... ta nayoiat puteseme otseitie merezi dikenai, hiltzayiek defendatzie baño, ze merezi eztiabe iten da defendatzie hoiek... (ta akordatzeiat engendro otsein diekela nei e) pela itezikela ee bñ errespetueatik hasi haiz itzeiten da sinmas lagayok!!

atsaldez | 2010-01-25 : 12:01

Erdikalekue, besteik etzak falta 15 urteko ume bat izetie, nei idatzi diztekan danakin!! "zahartze haizenin ikusikoek nola ezberdiñ pentsakoken, absorbiuta daon gazte bat haiz..." Egiye esan txorakei oiyek danak esateko zeoze rarue berdik!!
Hi zea, nere identidadi jakitie nahi aldek? ne etxea (barkau aman etxea) kafe bat hartzea inbitaute hao!! Eo hobeto, hi etxie erostekotan hitzean ez? bi milloi geiyo pagatzeko prest zaon hure hi hitzean ez? Ba ordun hire amatxon etxea jun ta bi milloi geiyo (hiretzako berdintziyola, ta etzeola hainbeste kejau berrik esan huan) paga berditukan etxe hortako salako dekoraziyue diseinatzen laundukoiat!!Nere identidadie ezautzea allatzemaiz enauk sekula lotsako!! sekula ez!!
Batetik, xinisteten gauza bateatik idatzi detelako eta nere inguruko danak zakiabe zer ta nola pentsatzeten. Ordun, inporta zaten iñoi etzoat emango sorpresaik.
Bestetik, usteiat errespetu osukin jardun naizela hitzeiten ta iño eztetela iraindu ez errespetuik gabe tratau. Ta bai, hik hori indek!! Ordun, pentsatzeko eriatik ez baño jendie tratatzeko eriatik nik ezaut begiko izengo!! Baiiii, ta esatemaiek zeñ haizen gañontzeko danai etika leziyuek ematen saiyatzean ta beak etikaik erakutsi eztun (errespetu faltatzen aurrena izen haiz entre otros, de akuerdo eztaonik?) Jaun/andere agurgarria bezela gogorako haut.
Ta bukatzeko, nere identidadie eztiat neuk emango, ba dalako ume horri pasa zaiyona neuri ez pasatzeko zeuekin. Ze ezkertiarrak jardun ingoiabe, baño nik idatzi ditutenak gustoko eztitunak are geiyo jardungoik!! Ta eztiat nai ne ingurukuek "eztakit ze etxetako haren semien anaiyen tian illoban lengusuen semiek" zeoze esan dula aitzeik. Lasai, sorpresaik eztiabe hartuko alare ta!!

erdikalekue | 2010-01-26 : 15:01

naezuena ezan bñ ya izen pertsonalak ta dana haizeate ezaten ta oso larriye dek ori....ni nauk erdikalekue ta ez vascoanonimo ta ez beste iñor..!! ta 15 urtekue enauk ze etxien zai banatxiok atsaldez pixket zaye ez???
nei arritzezikena dek tipo batek ni bezelako o antzeko iritziye bazaukek ya biyok berdiñek algaituk??? gu bezelako asko ziok presuek eta ETA etzeoekena importa ezer e...ta horrekin ez gaituk españolak bihurtzen...ze euskaldun pakezale asko getxeudek...!! zuen euskal herri odoldue eztiau nahi...

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2010-01-26 : 19:01

Uztarriak ezabatu egin du azken aurreko erantzuna, anonimotasun arauak hausteagatik.
Uztarria Komunikazio Taldea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu