'Irrien lagunak' saioko sarrerak ostegunean hasiko dira saltzen

Urola Kostako Hitza 2010ko urt. 19a, 10:01

Pirritx eta Porrotxen ikuskizuna hilaren 30ean da, Izarraitz pilotalekuan, Uztaro Haurreskolak antolatuta

Sarrerak Eguzkitza, Pastorkua, Ametsa eta Laratz tabernetan, Lasa gozotegian eta Uztaro Haurreskolan erosi daitezke

Uztaro Haurreskolak antolatuta Pirritx eta Porrotx pailazoen Irrien lagunak ikuskizuna izango da hilaren 30ean, 17:00etan, Izarraitz pilotalekuan. Saiorako sarrerak ostegunean jarriko dituzte salgai honako toki hauetan: Eguzkitza, Pastorkua, Ametsa eta Laratz tabernan, Lasa gozotegian eta Uztaro Haurreskolan.

Irrien lagunak ikuskizunean "parte-hartzea" dute oinarria eta helburua. Disko berriko abestiez gaienera, lehengoko batzuk eta herrikoiak asbestuko dituzte pailazoek.