Herritar askoren artean gutxi batzuk zorteko

Urola Kostako Hitza 2010ko urt. 18a, 10:01
2008ko apirilean egin zen lehenengo faseko zozketan baino jende gutxiago bildu zen ostiralean. (Nerea Uranga)

Ostiral arratsaldean zozketatu ziren Etxebeltz-Izarra eremuko bigarren faseko etxebizitzak

Etxebizitza egokitu zaienen zerrenda Azpeitiko udaletxeko sarreran ikus daiteke

Azkeneko albistea (2010/01/18-12:58): Etxea tokatu zaienen zerrendak argitaratu ditu Udalak

Etxebeltz-Izarra eremuan eraikiko dituzten babes ofizialeko etxebizitzen bigarren faseko zozketa izan zen ostiral arratsaldean, Izarraitz pilotalekuan.

Lehenengo faseko zozketan 559 famili unitateren artean 154 zozkatu zituzten. Bigarren fasekoan, berriz, 480 famili unitateren artean 54 etxebizitza zozkatu zituzten.

Ostiral arratsaldean, aurrena, bostehun zenbakitik gora sartu zituzten zozketako kutxan eta ondoren egin zuten zozketa. 2008ko apirilean egin zen lehen faseko zozketan baino jende gutxiago bildu zen ostiralean.

Zozketan etxebizitza egokitu zaienen zerrenda atzo bertan jarri zuten Azpeitiko udaletxeko sarreran.

Izarraitz pilotalekuko sarreran ezker abertzaleak Etxebeltz-Izarrako eremuaren ibilbideari buruzko esku-orriak banatu zituen. Bestetik, Gazte Asanbladako kideek zirkoa irudikatu zuten pilotaleku atarian.

Azkeneko albistea (2010/01/18-12:58): Etxea tokatu zaienen zerrendak argitaratu ditu Udalak. Zerrendak udaletxeko sarreran, Azpeitia Lantzeneko bulegoan eta Udalaren webgunean ikusi daitezke.