Urtarrilaren 31n amaituko da kirol elkarteen diru laguntzak eskatzeko epea

Uztarria.eus 2010ko urt. 15a, 12:01

Urte naturalari lotzen zaizkion kirol modalitateen elkarteentzat dira laguntzak

.2009 denboraldian oinarritutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute

Azpeitiko kirol elkarteek Udaleko 2010. urterako diru laguntzak urtarrilaren 31ra bitartean eskatu beharko dituzte. Urte naturalari lotzen zaizkion kirol modalitateen elkarteentzat dira diru laguntzak, eta horiek aurkeztu beharreko dokumentazioak 2009an oinarritua izan beharko du.

Eskaerak, Udal Harrera Erregistroan aurkeztu beharko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, berriz, Udalera deitu (943 150095) edo kirolak@azpeitia.net helbidera idatzi.