Otsailaren 28an egingo dute Ikasberri Krosa

Uztarria.eus 2010ko urt. 15a, 11:01
Antolatzaileek ibilbide guztia prestatu zuten bezperan.

Urtarrilaren 10ean egitekoak ziren, baina bertan behera gelditu zen eguraldi txarra zela-eta

Goenako kanpan ibilbidea antolatu ondoren jakin zuten Foru Aldundiak asteburuko kanpo libreko kirol ekitaldi guztiak suspenditu egin zituela

Urtarrilaren 10ean egitekoa zen Ikasberri Krosa otsailaren 28an (igandea) egingo dute azkenean, Goenako kanpan.

Urtarrilaren 10erako prestatuta zuten Ikasberri Kirol Elkarteko arduradunek XII. Krosa. Bezperan, eguraldi txarra zela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak asteburu hartako kanpo libreko kirol ekintza guztiak bertan behera utzi zituen eta, beraz, Azpeitiko krosa ere ez zuten egin. Nahiz eta Goenako kanpan ibilbide guztia antolatu, ondoren jakin zuten berria probako antolatzaileek.