Txema Auzmendi, euskara galtzetik 'Egunkaria'-ra

Enekoitz Esnaola (Berria.info) 2010ko urt. 14a, 12:01

Guardia Zibilak Egunkaria itxi zuenean —2003ko otsailean—, Txema Auzmendi (Ordizia, 1949) zen euskarazko kazetako Administrazio Kontseiluko idazkaria. Egunkaria-ren sorreratik egon zen kargu horretan, 1990etik.

Ordurako hasia zen euskal komunikabide munduan Auzmendi, 1988an ekin ziolako saioak egiteari Herri Irratian.

Ordurako jesuita zen; 1978an apaiztu zen.

Eta aurretik, euskara galduta egon zen, hainbat arrazoigatik. 22 bat urte zituela berreskuratu zuen ama hizkuntza eta, aipatu bezala, Egunkaria-n kargua izatera heldu zen.

BerriaTBk Auzmendirekin luze hitz egiteko aukera izan du bere ibilbideaz. Egunkaria-ko bost auzipetuei egindako laugarren elkarrizketa da hau.

Beste elkarrizketak

Oharrak