Ostiral honetan egingo dute Etxebeltz-Izarra eremuko etxeen bigarren zozketa

Uztarria.eus 2010ko urt. 14a, 12:01

Izarraitz pilotalekuan egingo da zozketa, 18:00etan hasita

Bihar, 54 etxebizitza zozketatuko dituzte

Bihar, ostirala, egingo dute Etxebeltz-Izarra eremuko etxeen bigarren zozketa Izarraitz pilotalekuan. 18:00etatik aurrera egingo dute, baina 17:00an notarioaren aurrean sartuko dituzte zenbaki guztiak zozketa kutxan.

Duela ia bi urte egin zuten Etxebeltz-Izarra eremuko etxebizitzen lehenengo zozketa. Bertan, 154 etxebizitza zozketatu zituzten eta 559 herritarrek zuten izena emanda. Bihar, berriz, 54 etxebizitza zozketatuko dituzte eta 480 familia unitatek eman dute izena. Zozketan parte hartzeko onartutakoen zerrenda udaletxean edo www.azpeitia.net webgunean ikus daiteke.