Ramon Etxezarreta Emakunderen Zuzendaritza Kontseilu berriko kide izango da

Uztarria.eus 2010ko urt. 13a, 12:01

Asteartean, Gasteizen egin zuten zuzendaritza berria aukeratzeko bilera

Zuzendaritza berria aukeratzeaz gain, Emakume eta Gizonen Arteko Berdintasunerako V.Plana aurkeztu zitzaien kide berriei

Asteartean egin zuten Emakunderen Zuzendaritza Kontseilu berria osatzeko bilera Gasteizen. Bilera horretan, Ramon Etxezarreta urrestildarra Hizkuntza politikarako sailburuorde izendatu zuten Zuzendaritza Kontseilu berriko kide.

Emakundeko presidente berria Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izango da eta presidente ordea, berriz, Maria Silvestre emakundeko zuzendaria. Haoriekin batera, Arantxa Elizondo izango da idazkari nagusia. Horiez gain, Eusko Legebiltzarrak zazpi lagun hautatu ditu, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioek ordezkari bana, Arabako Foru Aldundiak ez du ordezkaririk aukeratu oraingoz, Eudelek hiru eta Emakundeko Aholku Batzordeak pertsona bat proposatu du. Aukeratutako horien artean dago Ramon Etxezarreta urrestiladarra. Baita, Maria Antonia Ocariz Hezkuntza sailburuordea, IƱaki Galdos Gipuzkoako kiroletako diputatua, Izaskun Landa Ugaoko alkatea eta Onintza Lasa Tolosako zinegotzia ere. Guztira, 16 emakume eta sei gizon izango dira zuzendaritza berrian, Arabako Diputazioak ordezkaria aukeratu artean.

Berdintasunerako V.plana

Astearteko bileran zuzendaritza berria aukeratzeaz gain, Emakume eta Gizonen Arteko Berdintasunerako V.Plana aurkeztu zitzaien kide berriei. Legealdi honetan Emakundek egingo dituen lanek plan hori izango dute oinarrian. Emakunderen webgunean planari buruzko ekarpenak biltzen ari dira.