Sexologia zerbitzuaren logotipoa eta logoa aukeratzeko lehiaketaren epea luzatu egin dute

Uztarria.eus 2010ko urt. 11a, 19:01

Lanak urtarrilaren 20a arte aurkeztu daitezke orain, Gazte Informazio Bulegoan

Irabazleak ehun euroko erosketa txartela jasoko du, sari gisa

Azpeitiko sexologia zerbitzuarentzat logotipoa eta leloa aukeratzeko lehiaketaren epea luzatu egin dute. Udaleko Parekidetasun eta Gazteria sailek elkarlanean antolatu duten lehiaketa horretara lanak aurkezteko epea urtarrilaren 9an zen ixtekoa, baina antolatzaileek epe hori luzatzea erabaki dute. Horrela, hilaren 20a arte, San Sebastian egunera arte, lanak aurkezteko aukera zabalik egongo da.

Logotipo eta lelo lehiaketarako lanak Gazte Informazio Bulegoan (Plaza Txikian) aurkeztu behar dira. Ehun euroko erosketa txartela jasoko du irabazleak.