Lagun Onakek eta Iraurgik hitzaldia antolatu dute asteazkenerako

Uztarria.eus 2010ko urt. 11a, 13:01

Hitzaldiko gaia Guraso eta jarraitzaile izango da

Enparan Dorretxean emango dute hitzaldia, 19:30ean

Datorren asteazkenean, urtarrilaren 13an, gurasoei zuzendutako hitzaldia egingo dute Enparan Dorretxean. Lagun Onak futbol eskolak eta Iraurgi saskibaloi eskolak antolatu duten hitzaldiko gaia Guraso eta jarraitzaile izango da.

Hitzaldia 19:30ean hasiko da Enparan Dorretxean eta bertan kirol eskolekin zerikusia duten hainbat lagunek hartuko dute parte: Hodei Mendinueta (Real Unioneko jokalaria), Joseba Lizarralde "Rubio" (entrenatzailea), Elias Mendinueta (gurasoa), IƱigo Azkue (2.B mailako epailea), Jose Luis Zubizarreta (Iraurgi Saskibaloi taldeko kidea) eta Aitor Zulaika (Lagun Onak 3.mailako entrenatzailea).