Azpeitira ere heldu da itzalaldi analogikoa

uztarria.com, Berria 2010ko urt. 10a, 18:01

Telebista ikusteko etxeko antena egokituta eta tresna bakoitzerako dekodegailua behar da; Euskaltelen zuntz optikoa sartuta dagoen etxeetan ez da dekodegailurik behar

Gaurtik aurrera ezin da seinale analogikoa jaso

Azken ordukoa: Itzalaldia egun batzuk atzeratu da

Gaurtik (igandea) aurrera Azpeitian ezin da seinale analogikoa jaso, hona ere heldu delako itzalaldia eta hasi delako aro digitala soila.

Itzalaldiarekin, telebista ikusteko etxeko antena egokituta eta tresna bakoitzerako dekodegailua behar da. Euskaltelen zuntz optikoa sartuta dagoen etxeetan ez da dekodegailurik behar. Aditegi Gipuzkoako Antena Instalatzaileen Elkarteak adierazi du azken egunetan ez dutela larritasunik izan, eta herritar gehienek euren etxeko antena egokitua dutela.

Azpeitia ondoko hiru herritara ere iritsi da gaur itzalaldi analogikoa: Errezil, Beizama eta Bidania-Goiatzera. Gipuzkoan herri hauetara ere bai gaur: Antzuola, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Urretxu, Zumarraga, Aretxabaleta, Eibar, Elgoibar, Elgeta, Eskoriatza, Legazpi, Arrasate, OƱati, Soraluze, Leintz Gatzaga, Bergara eta Mendarora.