Asteburu honetan jokatuko da areto futboleko XVI. Urte berri txapelketa

Uztarria.eus 2010ko urt. 7a, 13:01

Azpeitia, Azkoitia, Zestoa eta Zumaiako ikastola eta ikastetxeetako gaztetxoek hartuko dute parte

Larunbat eta igande goizetan jokatuko dira partidak

Azken ordukoa: astebururako elurra iragarrita dagoenez, ez da txapelketarik jokatuko

Urtero bezala, Iraurgi Ikastetxeak antolatuta, areto futbol txapelketa jokatuko da asteburu honetan (urtarrilak 9 eta 10). Txapelketa honetan, Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako eta Zumaiako ikastola eta ikastetxe desberdinetako alebin mailako neska-mutilek hartuko dute parte.

Larunbatean final laurdenak jokatuko dira eta igandean, berriz, finalerdiak eta finalak. Bost lagunez osatutako taldeak izango dira eta partidak 48 minutukoak; 12 minutuko lau zati. Partida bakoitzaren bukaeran jokalariei ogitarteko eta freskagarri bana emango zaie. Partida guztiak Iraurgi ikastetxeko egoitza nagusian, Jesuitinetan, jokatuko dira. Mutilak goiko futbol zelaian ariko dira; neskak, berriz, behekoan.

Partiden egitaraua

Alebin mutilak, urtarrilak 9 (larunbata)

A- 9:00etan IRAURGI B - FLOREAGA

B- 10:00etan XABIER MUNIBE - IKASBERRI

C- 11:00etan ZESTOAKO H.E. – K. ETXEGARAI

D- 12:00etan IRAURGI A - MARIA ETA JOSE

Alebin neskak, urtarrilak 9 (larunbata)

A- 9:00etan XABIER MUNIBE - K. ETXEGARAI

B- 10:00etan FLOREAGA - IKASBERRI

C- 11:00etan IRAURGI A - ZESTOAKO HERRI ESKOLA

D- 12:00etan IRAURGI B - MARIA ETA JOSE

Alebin neskak, urtarrilak 10

FINALERDIAK

9:30ean, A kanporaketa – B kanporaketa

10:30ean, C kanporaketa – D kanporaketa

Alebin mutilak, urtarrilak 10

FINALERDIAK

9:30ean, A kanporaketa- D kanporaketa

10:30ean, B kanporaketa- C kanporaketa

FINALAK

11,30etan, Nesken finala

12,30etan, Mutilen finala

13,30etan, sari banaketa