'Indarretik kemenera' argazki erakusketa izango da datorren ostiraletik aurrera

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2010ko urt. 5a, 11:01

Behobia- Donostiako elbarrituen lasterketaren inguruko argazki erakusketa izango da

Ostiral honetan, urtarrilaren 8an irekiko dute erakusketa eta hilaren 18ra arte egongo da zabalik

Behobia-Donostiako elbarrituen lasterketaren inguruko argazki erakusketa zabalduko dute ostiralean Betharrametako aretoan.

Erakusketa Kemen Elbarrituen Kirol Elkarteak antolatu du, Azpeitiko Argazki Elkartearen eta Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Indarretik Kemenera du izenburua erakusketak eta hilaren 8tik 18ra bitartean egongo da Betherrametan. Honako ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara.