Loiolako liburutegia zabalik egongo da urtarrileko asteburuetan

Uztarria.eus 2010ko urt. 4a, 09:01

Urtarrilaren 31ra bitartean zabalduko dute asteburutan

Larunbat eta igandeetan, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara egongo da irekita

Ikasleak azterketa garaian murgilduta dabiltza dagoeneko eta horretara egokitzeko, Loiolako liburutegia azterketa garaian asteburuetan ere zabaldu egingo dutela jakinarazi dute.

Urtarrileko asteburu guztietan egongo da zabalik, urtarrilaren 31ra arte. Horrela, larunbat eta igandeetan, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara zabalduko dute liburutegia.