Inozente Egunean agertutako bandoa salatu du Udal Gobernuak

Uztarria.eus | Politika
2009ko abe. 30a, 12:12

Udalaren armarri eta alkatearen sinadura faltsuarekin atera zen gezurretako bandoa

"Idatziak iturburu eta helburu politiko garbiak dauzka" Udal Gobernuaren iritziz

Pasatu den astelehenean, Inozente Egunean, herriko kale eta portaletan Udalak atera ez zuen bandoa agertu zen Udalaren armarri eta Julian Eizmendi alkatearen sinadurarekin. Ekintza hori salatu nahi izan du Udal gobernuak, eta idatzi hau atera du:

  • Inuzente Egunean guztia ez da zilegi, Udalaren armarria eta alkatearen sinadura faltsutzea delitua da.
  • Gezurretako bando horiek jartzen ibili direnetariko bi adin txikiko identifikatu daude.
  • Idatziak iturburu eta helburu politiko garbiak dauzka. Inuxente eguna aitzaki hartuta, arazo sozial garrantzitsu bat helburu politikoekin manipulatzea, eta adin txikikoen erabilera salatzen ditugu.
Bidali:  

Erantzunak

bi | 2009-12-30 : 12:12

Ez dakezue lotsaik, Rubalkaban pare jarri zeate munipak kartel batzuk jartzen ai dien gaztiek identifikatzen jarrita... ze in ber dituzue, audientzira bialdu??
Ta zer zeon ba kartel hoietan zuei holako mine emateko?
Ah! esklabatan etxein ez dezutela ingo esate zuen... gezurre al da ba? Ze ai zeate ba negoziatzen? Esklabak etxez betetzie? Promotoran aginduta segitzen dezue?

Tiborta | 2009-12-30 : 16:12

Ze umore gutxi! Egille da, dena ez da zilegi inoxente egunean, bereziki norbera denean adar jotzeen helburu, ezta? Sokamuturrean adin txikikoak ere ibiltzen dira, ederra izango da alguazilak haien atzetik korrika ikustea...TILIN!!!!! Hori bai ideia ona!!, zezenak kendu kaleetatik eta alguazilak jarri sokaren muturrean adin txikikoentzat!!...begi bistan ditut kantuan: al alguazil, al alguazil,...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu