2-1 irabazi du Lagun Onak-ek

Uztarria.eus | Kirolak
2009ko abe. 30a, 22:12

Luzapenean sartu du garaipeneko gola; 14. jarri da sailkapenean

Salvatierra izan du aurkari, atzeratutako partidan

Partida garrantzitsua irabazi du gaur (asteazkena) arratsaldean Lagun Onak-ek etxean, jaitsiera postuetatik zerbait gehiago ihes egiteko balio izan diolako. 2-1 hartu du mendean Salvatierra, justu-justuan, luzapenean egin duelako bigarren gola.

Lagun Onakek berak sartu du lehen gola, partida hasi eta berehala. 1-0 iritsi dira atsedenera.

Abenduaren 19rako zegoen iragarria Espainiako Hirugarren Mailako 18. jardunaldiko neurketa hori, baina elurra eta izotza zela-eta ez zuten jokatu. Izan ere, Lagun Onaken aurkariei ezinezkoa izan zitzaien Azpeitira iristea Aguraindik.

Azpeitiko taldea orain 14. jarri da sailkapenean, 21 punturekin. Salvatierrak azken segitzen du, 20., bederatzi punturekin.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu