Urteko azken odol-ematea, asteazkenean anbulatorioan

Uztarria.eus | Gizartea
2009ko abe. 28a, 17:12

"Odol-emaile berriak behar" dituztela eta, "berezi-bereziki" gazteei luzatzen diete agertzeko deia Azpeitiko ordezkaritzakoek

Arratsaldeko seietatik aurrera izango da odola emateko aukera

Asteazkenean, abenduak 30, egingo dute 2009ko azken odol-ateraldi saioa Azpeitiko odol-emaileen ordezkaritzakoek. Anbulatorioan izango da, beti bezala, arratsaldeko seietatik aurrera.

Opor garaian eta jai egun bezperetan egonda, ohikoa dute Azpeitiko odol-emaileek deialdi berezia egitea; "gehien behar izaten" den garaiak direla diote, "eta orduantxe kostatzen zaio gehien jendeari", inguratzea. "Eguberri jai hauetan, zuen laguntza eskatzen dugu beste behin odola eman dezazuen", diote ordezkaritzakoek. Hain zuzen ere, "berezi-bereziki" gazteei luzatzen diete deia, "odol-emaile berriak behar ditugu".

Eskerrak emateko garaia

Eskerako ez ezik, eskerrak emateko ere baliatu nahi izan dute odol-emaileen taldekoek aurtengo azken ateraldirako deialdia. Horrela, Biele eta Gallardo enpresetan, Errezilen eta Azpeitian odola eman duten guztiei "bene-benetan" eskerrak eman nahi dizkiete: "Zorionak merezi dituzue eta urte berri bikaina ere bai, besteei bizia emateagatik".

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu