San Sebastian egunerako udaletxeko balkoian izango da Espainiako bandera

Uztarria.eus | Politika
2009ko abe. 28a, 13:12

Uztarriak atzoko egunez inozentada bat egin nahi zuela-eta sartu zuen albiste hau

Eusko Jaurlaritzak Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzitako banderaren legea betearazteko eskatu du Azpeitian ere

Martxoan, azken hauteskundeetan, PSE-EEk lortu zuen Eusko Jaurlaritzako lehendakaritza. Orduz geroztik, Jaurlaritzan hainbat aldaketa izan dira. Tartean, eraikin publikoetan Espainiako bandera jarri behar dela dioen legea aplikatzen ari da —Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzitako legea da—; hala-nola, Bilbo, Donostia eta Durangoko udaletxeetan Espainiako bandera ikus daiteke.

Laster Azpeitia eta inguruko herrietako udaletxeetako balkoietan Espainiako bandera jarriko dute. Udalak jakinarazi duenez, jada iritsi dira bandera eta Patxi Lopez lehendakariaren argazki ofiziala udaletxera.

Urte berriarekin batera jarriko dute Lopezen argazkia udaletxeko areto nagusian. Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiaren argazkia martxoko hauteskundeen ondoren kendu zuten, eta ordutik hutsik dago aretoko hormako zati hori.

Espainiako bandera jartzeko lanak, berriz, urtarrilaren lehen egunetan hastekoak dira eta San Sebastian egunerako udaletxeko balkoian izatea espero dute.

Bidali:  

Erantzunak

jmk | 2009-12-28 : 14:12

zer da inuxentadie?
nahiz ta ez asko harritzekue izan egiye izanda're

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2009-12-29 : 12:12

Uztarriak atzoko egunez inozentada bat egin nahi zuela-eta albiste hau sartu zuen.
Uztarria Komunikazio Taldea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu