2010erako mendiko federatu txartela ateratzeko epea zabalik dago

Uztarria.eus | Kirolak
2009ko abe. 28a, 09:12

Aurrenengo aldiz federatu nahi dutenek hilaren 31ra arteko epea izango dute

Bestalde, eta urte zaharra ondo bukatu eta berria hobeto hasteko bi ibilaldi prestatu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak datozen egunetarako

Irekita dago Lagun Onak Mendi Bazkunaren eskutik 2010erako mendiko federatu txartela ateratzeko epea. Aurrenengo aldiz federatu nahi dutenek edota lehengo federatu txartelean aldaketak egin nahi dituztenek, hilaren 31ra arteko epea izango dute. Horretarako Luba Aholkuralitzak Enparan kalean duen egoitzara joan beharko da honako ordutegian: astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00retatik 20:00etara eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara eta 16:00retatik 19:00etara. Luba Aholkularitzako telefonoa, berriz, honakoa da: 943157525

Prezioak eta federatu txartelaren inguruko informazio gehiago Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean aurkitu dezakezu, hemen.

Urtea ondo bukatu eta berria hobeto hasteko

Ildo beretik, usadio bilakatu diren bi hitzordu prestatu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak datozen egunetarako. Abenduaren 31ean Aizkorrira joango dira mendizaleak Otzaurtetik barrena. Urteberri egunean, berriz, Erlora egingo dute ibilaldia, Euskal Presoen eskubideen aldeko argazkia aterako da 11:00etan eta turroia eta txanpaina izango dira ondoren.

Informazio gehiago Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu