Autoen Azpeitiko Slaloma antolatu dute iganderako

Urola Kostako Hitza 2009ko abe. 24a, 11:12

Landetako industriagunean egingo dute auto lasterketa, 11:00etan hasita

Auto gidariek egin beharreko zirkuitua egunean bertan jakinaraziko dute

Lagun Artea Eskuderiak Azpeitiko III. Slaloma auto lasterketa antolatu du datorren iganderako. Landetako industrigunean izango da.

Igande eguerdi bitartean izango da auto lasterketa. 09:30etik 10:30era bitartean izena emanda duten parte-hartzaileen autoak azterketa pasatu beharko dute.

Gero, 11:00etan auto lasterketa hasiko da. Entrenamenduko saioaren ondoren, bi lasterketa jokatuko dira. Slalomean parte hartzeko izena 30 lagun inguruk eman dute. Kart-Cross mailan parte hartzeko izena emanda dutenen artean honakoak nabarmendu dituzte: Gorka Olaizola, Aitor Etxeberria, David Berasain eta Ibai Iglesias. Atzeko trakzioa duten autoekin izena emandakoak honakoak dira: IƱaki Alberdi, Jokin Aiertza, Iraitz Orbegozo eta Julen Etxeberria. Gurutz Agirretxe auto gidari gaztearen debuta ikusteko aukera ere izango da.

Auto gidariek egin beharreko zirkuitua egunean bertan jakingo dute. Ibilbidea azkarrena egiten duenak irabaziko du lasterketa.