Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Udalak Soreasuren aldeko apustua berretsi dute

Urola Kostako Hitza | Hirigintza
2009ko abe. 24a, 10:12

Gipuzkoako Foru Aldundiak, hiru urtetan banatuta, milioi bat euro emango ditu Soreasurako

Auditorioko lanak 2011n amaitzea espero duten arren, aparkalekuak 2010ean bukatuko dituzte

Ana Mendizabal Azpeitiko Udaleko Euskara zinegotzia, Julian Eizmendi alkatea eta Maria Jesus Aranburu foru diputatua atzo hitzarmenaren berri ematen.  Argazki originala

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskarako foru diputatu Maria Jesus Aranburuk eta Azpeitiko alkate Julian Eizmendik eta Kultura eta Euskara zinegotzi Ana Mendizabalek Soreasuko kulturgunearen aldeko apustua berretsi zuten atzo, udaletxeko areto nagusian. Ondoren, Soreasuko kulturguneko lanak ikusten izan ziren. Soreasuko auditorioko lanak 2011ko udaberrirako bukatzea aurreikusi dute, baina lur azpiko aparkalekuak datorren urteko udaberrirako bukatuta izango direla iragarri dute.

Soreasuko kulturgunearen bigarren faseko lanak 3.239.501 euro kostako dira eta auditorioa ekipatzeko erabiliko dira. Diru horretatik %72a Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Kutxak ordainduko dute, eta gainontzekoa, %28a, Udalak. Gipuzkoako Foru Aldundiak bigarren fase honetarako milioi bat euro jarriko ditu, hiru urtetan banatuta.

Maria Jesus Aranburuk azaldu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011 Gestio Planaren kultur arloko helburu nagusietako bat, Gipuzkoan kultur ekitaldiak sortzeko, sustatzeko eta hedatzeko guneak martxan jartzea da. Horretarako, Aldundiko Kultura eta Euskara departamentuak, lurraldeko egoeraren eta beharren inguruko ikerketa bat egin du. "Baina, ikerketak, egoera ekonomikoak ahalbidetzen ez zuen ekipamendu plan integrala aurreikusten zuen", esan du Aranburuk. Hori dela eta, ikerketan behar larriena erakutsi dutenei laguntzea erabaki du Foru Aldundiko Kultura depantamentuak. "Beti ere honako baldintzak betetzen dituztenak lagunduko dira: helburuari dagokionez funtzuio estrategikoa betetzea eta proiektua exekuzio fasean egotea", esan du. Bi helburu horiek betetzen dituelako Soreasu laguntzea erabaki du Foru Aldundiak.

Bi helburu horiez gainera, Azpeitiak azken urteetan duen kultur azpiegitura falta aintzat hartu dute, baita herriak euskararenganako duen konpromisoa ere. "Euskal antzerki topaketa bakarrak Azpeitian egiten dira, eta nahiz eta azpiegitura falta izan hutsik egin gabe urtero-urtero antolatu egin dira. "Beraz, Soreasu bukatutakoan, bai Antzerki Topaketek, baita herrian sortuko diren beste hainbat kultur jarduerek ere leku egokia izango dute bertan", esan du Kultura diputatuak.

Hirugarren fasean herriko 30 kultur talderentzako tokia egingo dute Soreasun; hala azaldu du Julian Eizmendi alkateak. "Soreasukoa kulturgune integral bat sortzeko egitasmoa da. Gainera, alde zaharra eraberritu eta suspertzeko planaren parte ere bada. Lehenbaitlehen gune horretan 270 autorentzako aparkalekua zabaltzea espero baita", gaineratu du.

Bidali:  

Erantzunak

bi | 2009-12-24 : 15:12

nei iruitze zait, diputazioak egin dun azterketa hori baino arrazoi handiyouek badaudela azpeitin soreasu bezelako proiektu MAKRO bati hainbeste ta hainbeste diru emateko... Alegiye.. ZENTSURA MOZIOAN ONDOREN ZEOZE INAUGURAU BERKO DEBELA LEGEGINTZALDIYE BUKATZEAKO... baino joe.. dirutza hori dana gastau ber badebe beaien aurpegiye garbitzeko... ez dakit gehio zikintzen ez ote dien ari...
Azpeitin zine areto txukun baten beharra eta antzerki topaketak aurrea emateko areto baten beharra ez die zalantzan jartzen... baino hortako diru publikotik dirutza hori dana gastau beharrak KUDEAKETA TXARRAK egiten dien seinale diela iruitze zait... eta bale.. azpeitik %28ye ordainduko du, baina diputazioan dirue guk ere jartzen degu ta hortaz gain gipuzkoko beste hainbat herrik jarri ber debe hemengo MAKROPROIEKTU hau iteko... buffff....

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu