500 lagun inguru bildu ziren 'Txapel'-en omenezko bertso saioan

lapikue.net, uztarria.com | Kultura
2009ko abe. 22a, 13:12

Sei bertsolari aritu ziren, tartean Eneritz Arzallus errezildarra

Antolatzaileak "gustura" daude entzuleek emandako erantzukizunarekin

Erniarraitzek antolatutako saioan sei bertsolari izan ziren kantuan.  Argazki originala

Eusebio Eizmendi Txapel-en omenezko bertso saioa egin zuten Erniarraitz Bertsozale Elkartekoek antolatuta. Ostiral gauean (abenduaren 18an) izan zen bertso saioan 500 bat lagun bildu ziren Izarraitz frontoian. Kantuan, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Uxue Alberdi, Jon Maia, Aitor Mendiluze eta Eneritz Arzallus aritu ziren.

Antolatzaileak "gustura" daude entzuleek emandako erantzunarekin. "Giro polita izan zen Izarraitz pilotalekuan, eta saio atsegina izan zen", azaldu dute Erniarraitzekoek. Eneritz Arzallus errezildar gazteak ere saio "polita" egin zuen, "bertsoak goitik behera ondo josiz".

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu