Sexologia zerbitzurako logotipo lehiaketa antolatu du Udalak

Urola Kostako Hitza 2009ko abe. 23a, 11:12

Lehiaketarako lanak urtarrilaren 9rako aurkeztu behar dira Gazte Informazio Bulegoan

Irabazleak ehun euroko erosketa txartela jasoko du

Udaleko Parekidetasun eta Gazteria sailek elkarlanean, Azpeitiko sexologia zerbitzuaren logotipoaren eta leloaren lehiaketa antolatu dute. Lehiaketan, 16 urtetik gorako gazteek hartu dezakete parte.

Lanak, urtarrilaren 9ra arte aurkeztu daitezke Azpeitiko Informazio Bulegoan (Plaza Txikian). CD batean edota paperean aurkeztu daitezke lanak. Lehiaketako irabazleak aukeratzeko epaimahaia Parekidetasun Sailak eta Gazte Informazio Bulegokoek osatuko dute.

Lehiaketako saria

Logotipo eta lelo lehiaketan sari bakarra izango da, hau da irabazleak ehun euroko erosketa txartela jasoko du. Txartela hiru opari hauetakoren batean gastatzeko izango dela zehaztu dute lehiaketaren antolatzaileek: "Sex shop batean, sexualitateari buruzko liburuetan edota masaje saioetan".