Xabier Aldayren 'Alderraia' ipuinak irabazi du Errenteria Hiria Lehiaketa

Oarsoaldekohitza.info, uztarria.com 2009ko abe. 19a, 21:12

Hamasei lan aurkeztu dituzte euskarako atalean

Azpeitiar idazleak bi liburu ditu idatziak

Xabier Aldayren Alderraia ipuinak irabazi du Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren 29. aldia. Irabazleak 1.200 euroko saria jasoko du.

Euskarazko atalean, hamasei ipuin aurkeztu dira lehiaketara.

Aldayk bi liburu ditu idatzita: Bazterrekoak (2000, Susa) narrazio liburua eta Bala zeru urdina (1993, Susa) poema liburua.