Betagarriren kontzertua bertan behera gelditu da

Uztarria.eus 2009ko abe. 18a, 17:12

Eguraldi kontuengatik, ez dute emanaldirik egingo

Tabernariek biharko (abenduak 19) antolatua zuten kontzertua

Betagarri musika taldea kontzertua ematekoa zen bihar, abenduak 19, Azpeitian, baina kontzertua bertan behera gelditu da azkenean.

Udaleko Kultur bulegotik gaur eguerdian zabaldu duten mezuaren arabera, eguraldiarengatik suspenditu dute bihar 22:00etatik aurrera plaza Nagusian izatekoa zen emanaldia. Herriko tabernariek antolatu zuten Betagarriren kontzertua.