Nazioarteko sari bat eman diote Mikel Aiestarani

uztarria.com, Berria.info 2009ko abe. 18a, 12:12

Azpeitian bizi den beasaindar kazetariari Prentsako Nazioarteko Klubeko zuzendaritza batzordeak eman dio saria

Berak egindako kroniken "zehaztasuna eta objektibotasuna" goraipatu ditu epaimahaiak

Mikel Aiestarani Nazioarteko Kazetaritza Saria eman dio Prentsako Nazioarteko Klubeko(CIP) zuzendaritza batzordeak.

EITB eta Vocento taldeentzat Ekialde Hurbilean berriemaile lanak egiten ditu, eta egindako kroniken "zehaztasun eta objektibotasuna" goraipatu ditu epaimahaiak: "Gerraren eta gatazka armatuen ondorioak pairatzen dituztenen alde gizatiarra islatzen dute haren kronikek".

Mikel Aiestaran izatez beasaindarra bada ere, Azpeitian bizi da eta Uztarria herri aldizkariak elkarrizketa egin zion 2007ko uztailean.