2009ko Azpeitiko kirolaria aukeratuko dute larunbatean, udaletxean

Urola Kostako Hitza 2009ko abe. 18a, 10:12

Herriko kirol elkarteek hautagaiak aukeratuta dituzte dagoeneko

Aurten denak gizonezkoak dira

Dagoeneko herriko kirol elkarteek Azpeitiko 2009 Kirolariarako hautagaiak aukeratu dituzte, eta herriko kirol elkarteetatik kanpo dabiltzan hautagaiak ere izendatu dituzte. Kirolarien artean hautagai guztiak aurten gizonezkoak dira.

2009ko Kirolaria aukeratzeko ekitaldia bihar (abenduak 19, larunbata) izango da, 12:30ean, udaletxeko areto nagusian. Udaletik azaldu dutenez, kirol elkarteek aukeztutako zerrendan eta herrian ezohikoak diren lorpenetan oinarrituz aukeratuko dute Azpeitiko 2009ko Kirolaria.

Hautagaiak

Lagun Onak Txirrindularitza Elkartea: Ion Iriarte.

Azpeitiko Areto Futbol Taldea: Ion Altuna.

Lagun Artea Eskuderia: Xabier Gurrutxaga.

Karate Elkartea: Julen Uranga.

Xeye Atletismo Elkartea: Andoni Sudupe.

Lagun Onak Futbol Kluba: Hirugarren mailako taldea.

Ilunpe Pilota Elkartea: Markel Etxaniz.

Kimura Judo Kluba: Ion Fernandez.

Ikasberri Kirol Elkartea: Kadete mailako futbol taldea.

Lagun Onak Mendi Bazkuna: Joseba Altuna.

Iraurgi Saskibaloia: Eneko Artola.

Erremontea: Unai Otaegi.

Txirrindularitza: Unai Iparragirre.