Kultur Mahaiak asteartean egingo du batzarra

Uztarria.eus 2009ko abe. 17a, 16:12

20:30ean hasiko da bilera, Baigera aretoan

Martxan jartzear dituzten egitasmoez hitz egingo dute: webaz, Sanagustin kulturguneaz, kultur egutegiaren osaketaz, bazkidetza kanpainaz...

Azpeitiko Kultur Mahaiak datorren asteartean (hilak 22) egingo du hurrengo batzar nagusia. 20:30ean hasiko da, Baigera aretoan. Mahaiko kide denek jasoa dute deialdia.

Gaiak:

  • Komunikazioa. Kultur weba —aurki sortuko du— eta beste egitasmoak.
  • Azpiegiturak. Sanagustin kulturgunea. Azken pausoa falta da irekitzeko. Espainiako Gobernuaren tramite bat besterik ez da geratzen.
  • Urteko kultur egutegia. Kultur Mahaiko Talde Eragilea aurki hasiko da elkarteekin bilerak egiten egutegiaz. Uztaileko batzarrean onartu zituzten irizpideak.
  • Kultur Mahaiko elkarteko bazkidetza. Kanpainaren hasiera proposamena.
  • 2010eko aurrekontua. Udal taldeekin bilerak egingo dituzte laster.

Udal taldeek, udal kultur teknikariak, herriko kultur elkarte denek eta norbanakoek osatzen dute Kultur Mahaia.