Dantza poteoa antolatu du Gaztetxeak santotomasetarako

Uztarria.eus 2009ko abe. 17a, 10:12

Bosgarren urtez egingo dute poteoa

11:30ean hasiko da kalejira Gaztetxetik

Azpeitiko Gaztetxeko kideek santotomasetako parte-hartzea sustatzeko dantza poteoa antolatu dute. Santio egunean Baigerakoekin antolatu zuten kantu poteoaren antzekoa izango da, baina kantatu ordez, dantza egingo dute trikitilarien doinuekin.

Azpeitiko hainbat txokotatik igaroko da kalejira, baina hasi Gaztetxean egingo da 11:30ean. Adin guztietako jendearentzat antolatu duten ekimena dela hau jakinarazi dute Gaztetxekoek.

Gaztetxeak lau urte daramatza Santo Tomas festetan herriko kaleak alaitzen. Iaz, gazte ugari elkartu zen dantza poteoa egiteko, baina saiakeran gelditu zen. Aurten, berriz, Santioetako kantu poteoaren arrakasta ikusita, dei berezia egin diete dantzan dakiten guztiei parte hartu dezaten.