Bigarren Mailan estreinako partida Hodei Mendinuetarentzat

Uztarria.eus 2009ko abe. 16a, 17:12

Joan den astebukaeran egin zuen 2009-2010 ligan debuta Real Unionekin, Huescaren kontra

Aurreko denboralditik ari da Irungo taldean Azpeitikoa

Hodei Mendinuetak joan den astebukaeran jokatu zuen bere estreinako partida Espainiako Bigarren Mailako ligan. Azpeitiko futbolariak 16. jardunaldira arte itxaron behar izan du Real Unionekin 2009-2010 denboraldiko ligako neurketa bat jokatu ahal izateko. Huesca taldearen kontrakoa izan zen debutekoa Mendinuetarentzat. Irungo Gal estadioan jokatu zen neurketa 1-1 bukatu zen.

Mendinuetak bigarren denboraldia du honakoa Real Unionen. Lagun Onakekin Hirugarren Mailan jokatu ondoren, 2008-2009an joan zen Irun aldera, Bigarren B Mailan jokatzera. Taldeak mailaz igotzea lortu zuen aurreko denboraldi horretan eta Bigarren Mailan ari da orain. Jagoba Beobide herrikidearekin bat egin du Mendinuetak Real Unionen.

El Mundo Deportivo kirol egunkarian elkarrizketa egin diote Hodei Mendinuetari, ligako estreinaldia dela eta.