Txapelen omenezko jaialdia egingo dute ostiralean

Uztarria.eus 2009ko abe. 15a, 10:12

22:30ean izango da Izarraitz Pilotalekuan

Jon Maia, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Eneritz Arzallus

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak, Lankuk, Azpeitiko Udalak eta Kutxak antolatu dute Txapelen omenezko bertso saioa. 22:30ean izango da Izarraitz Pilotalekuan.

Bertara joandakoek sei bertsolariren doinu eta hitzekin gozatzeko aukera izango dute: Jon Maia, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Eneritz Arzallus izango dira oholtza gainean kantari. Eta Jokin Uranga, berriz, gai-jartzaile.

Sarrerak bost eurokoa izango da eta Izarraitz Pilotalekuan bertan izango dira salgai.