150 lagun bildu dira plazan 'Egunkaria'-ren epaiketaren kontra

Uztarria.eus 2009ko abe. 15a, 21:12
Pankartarekin, Juan Karlos Arellano Aralarreko zinegotzia, Manuel Unanue EAkoa, Iñaki Errazkin hautetsi independentista, Julian Eizmendi alkatea eta EAJ udal taldekoa, eta Mikel Arregi *Egunkaria*-ko langile izandakoa.

Udalak eta 'Egunkaria'-ko langile ohiek deituta egin dute elkarretaratzea, epaiketa hasi den egunean

Udala "Egunkaria kasuaren epaiketaren aurka dago, eta bertan auzipetutakoei elkartasun osoa agertu nahi die"

Gaur (asteartea) hasi da Egunkaria-ren kontrako epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Azpeitiko Udalak eta Egunkaria-ko azpeitiar langile izandakoek elkarrekin deitutako elkarretaratzean 150 bat lagun bildu dira plazan. 19:30ean hasi da bilkura.

Egunkaria libre! lelopean egin dute kontzentrazioa, eta Julian Eizmendi alkatea, udal taldeetako ordezkariak eta Egunkaria-ko azpeitiar langile ohi bat egon dira pankartarekin.

"Azpeitiko Udalak Egunkaria kasuaren epaiketaren aurka dagoela adierazi nahi du, eta bertan auzipetutakoei elkartasun osoa agertu", esan du oharrean.

Argazkian, pankartarekin, Juan Karlos Arellano Aralarreko zinegotzia, Manuel Unanue EAkoa, Iñaki Errazkin hautetsi independentista, Julian Eizmendi alkatea eta EAJ udal taldekoa, eta Mikel Arregi Egunkaria-ko langile izandakoa.

Azpeitiko ekimenen berri jakiteko: www.uztarria.com/egunkaria-epaiketa