Goazen Bilboko manifestaziora!

Enekoitz Esnaola ('Egunkaria'-ko azpeitiar langile ohien eta 'Berria'-koen izenean) 2009ko abe. 11a, 12:12

Hilaren 19an izango da 'Egunkaria'-ren epaiketaren aurkako mobilizazioa

Autobusak egongo dira Azpeititik; eman izena

a1.jpg

Asteazkenean Txema Auzmendi Egunkaria-ko auzipetuak Baigera aretoan emandako hitzaldian bildutako lagunok unea probestu genuen Egunkaria-ren epaiketaren kontra eta auzipetuen alde hilaren 19an (17:00) Bilbon egingo den manifestaziorako dei eginez argazkia ateratzeko. Azpeitiar oro animatu nahi dugu manifestaziora joateko.

Autobusak egongo dira Azpeititik. Izena emateko:

Lekuak. Jim Clark, Iraurgi SB, Zuhatz, Orkatz, Uztarria. Baita e-posta helbide hau ere.

Epea. Abenduak 18 (eguerdia).

Autobusen irteera. Abenduak 19, 15:30, Etxe Zuri aurrea.

Datorren asteartean hasiko da epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Auzmendiz gain, Joan Mari Torrealdai, IƱaki Uria, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta, ETAko kide izatea egotzita. Fiskalak, defentsak bezala, auzia ixteko eskatu zuen. Dignidad y Justicia eta AVT dira herri akusazioak, eta 12 eta 14 urte arteko kartzela zigorrak eskatu dituzte auzipetu bakoitzarentzat.

Azpeitiko ekimenen berri jakiteko: www.uztarria.com/egunkaria-epaiketa