Azpeitiko 50 bat kirolarik babestu dute Euskal Herriko Kirolarien ekimena

Uztarria.eus 2009ko abe. 10a, 12:12

Kirola "euskal herritar gisara" egiteko eskubidearen aldeko ekimena da

Abenduaren 27an ekitaldia egingo dute Donostiako Belodromoan

Euskal herritar bezala kirola egiteko aukera izatea, horixe da Euskal Herriko Kirolariak taldearen ekimenaren helburu nagusia. Egun, Euskal Herria ofizialki ordezkatuz kirola egiteko aukerak urriak dira, eta ekimen horrekin zazpi lurraldeetako kirolariekin talde sendoa osatu nahi dute.

Abenduaren 7an Durangon egin zuten agerraldia 50 bat kirolarik, atxikimendua eman duten 1.200 kirolari baino gehiagoren izenean. Horietatik 50 bat azpeitiarrak dira eta hainbat kiroletan dihardute: futbolean, saskibaloian, gimnasia erritmikoan, eskaladan...

Oraindik ekimena babestu ez duten kirolariek Euskal Herriko Kirolariak taldearen webgunean atxikimendua emateko aukera dute.

Hilaren 27an, ekitaldia

Abenduaren 27an ekimena bultzatzeko Kirolharria ekitaldia antolatu dute; Donostiako Belodromoan izango da 17:30ean. Egun horretan, Kirolharriak dioen moduan, kirola eta herria batu nahi dituzte Belodromoan, eta euskal gizarteari ekitaldian parte hartzeko gonbita egin diote. Jaialdiko protagonista kirola izango den arren, ez da bakarra izango. Musikariak, bertsolariak eta antzezleak ere izango baitira, besteak beste. Hori guztia dela-eta zazpi euskal lurraldeetako kirolarien elkargunea izango da Belodromoa hilaren 27an.

Hona hemen Euskal Herriko Kirolariak taldeak ateratako agiria:

  1. "Kirola egiterakoan Euskal Herria aintzat hartuz, euskal herritar gisara aritzeko aukera izatea".
  2. "Nazioartean, bakarka edo taldeka, geure herria (Euskal Herria) ofizialki ordezkatuz parte hartzeko aukera izatea".
  3. "Honetarako, zazpi euskal lurraldeetako kirolariok barne-bilduko gaituen tresna baten beharra aitortzea. Eta hura sortzen saiatzeko gure borondatea".
  4. "Aurrez aipatutako ideiekin bat egiten dugun kirolariok bildu, indarrak metatu eta elkarrekin bide berri bat hastera goaz (hasi dugu), Donostiako Belodromoan antolatuko dugun Kirolharria deitu diogun ekitaldian. Eta dei egiten diogu euskal jendarteari bertara azaltzeko".

Eta jarraian aurreko agiria babestu duten Azpeitiko kirolarien zerrenda:

Arrauna: Igor Sagardogi Uzkudun

Futbola:

Reala: Mikel Labaka eta Mikel Aranburu.

Real Union: Hodei Mendinueta.

Lagun Onak mutilak: Oinatz Elustondo, Xuban Peña, Julen Santesteban, Alex Altolagirre, Iñigo Sainar, Hodei Tena, Lur Etxeberria, Jon Arrue, Josu Aranburu, Ruben Aranburu, Ibon Morales, David Tejera, Unai Etxeberria, Mikel Agirre, Ibai Etxeberria, Eñaut Agirregabiria, Ander Imaz, Julen Aranburu, Ioritz Aginagalde, Gaizka Agirregabiria eta Mikel Altolagirre.

Ikasberri: Mikel Anakabe.

Lagun Onak neskak: Sara Carrasco, Julene Frantzesena, Janire Alkorta, Sara Santesteban, Maite Beobide, Irantzu Larrañaga, Miren Arruti, Irune Aramendi, Ainhoa Bereziartua, Eguzkiñe Peña, Izaro Zinkunegi, Lorea Etxeberria, Miren Beltran eta Tamara Ramos.

Pilota: Kepa Peñagarikano

Mendia: Gorka Beobide

Eskalada: Gorka Karapeto

Saskibaloia: Eñaut Aranbarri

Korrika: Jose Luis Albizuri

Harrijasotzailea: Aimar Irigoien (Errezil)

Gimnasia erritmikoa: Haizea Etxeberria, Eiharne Aginagalde eta Ariane Aginalde.